Berriak

Aurtenko aitzinkontüak bozkatürik izan dira, Xiberoa Herri alkargoako azken biltzarrean. Sail ezbardinetan ehüneko bost-a heineko ekonomiak egin badira ere, legarrak ehüneko biez emendatüko dira, erranik izan den bezala, inbestizamentü egiteko ahala etxekitzeko gisan. Justoki, sail hortan « Espartinaren etxea » deitürik den xedeak dü eztabaida sortü, aitzinkontüetan, Maulen kokatürik den leheneko « Etxe Sécurité » enpresaren egoitza zaharraren erosteko, lau ehün mila euroko sos zama agertzen beita. Boz zonbait altxatü dira galdegiteko, herri alkargoaren egin beharra zenez Mauleko Herriaren xedearen gaüzatzea. Azkenik aitzinkontüak bozkatürik izan dira berdin, hameka haütetsiek kontre eta batek xuri bozkatü düelarik.
Jean Pelle Iriart :
Jean Pierre Mirande eta Annick Trounday Force64-UDI alderdien haütageiak haütatürik izan dira Garazi-Baigorrri eta Xiberoa biltzen dütüan Mendialdea eremüan bozen ehüneko 57arekin, Léonie Aguergarai eta Antton Kurutxarri EHBai-ko haütageiek ehüneko 43ala heltü direlarik. Parte hartzea lehen ützüliari konparatüz goragoa izan da kasik ehüneko 60ala heltzeko. Jean Pierre Mirande-k aitortü deikünaz pentsatü baino zailagoa izan da bozkaldia eta EHBai-en izenean Léonie Aguergarai ere botzik agertü zaikü EHBai-en emaitza historikoa izan beita eta esperantza emaiten beitü geroari begira.
Jean Pierre Mirande :

Mirande-Trounday (Force64-UDI) eta Aguergarai-Kurutxarri (EHBai) bikoteak sailkatü dira dagün igantean iraganen den Departamentüko bozken bigerren ützüliarentako Mendialdea eremüan. Mirande-Trounday eskuineko bikotearen emaitza (3331 boz/ ehüneko 27.98) ez da sorpresarik izan, Aguergarai-Kurutxarri-rena aldiz bai (2625 boz/ ehüneko 22.05). Emaitzak zinez honak izan dira Baigorrin, Garazin eta Xiberoa eskualdeetan, denetan bigerren leküan sailkatü beitira. Ondotik Gomez-Sardon-Urruty (PS-DVG, 1763 boz/ ehüneko 14.81), Carrasco-Dutaret (UMP, 1751 boz/ ehüneko 14.71), Camus-Iratchet (FN 1065 boz/ ehüneko 8.95), Etchecopar-Sagardoyburu (FdeGauche, 903 boz/ ehüneko 7.59), eta Bethard-Iribarne (PNV-EAJ, 466 boz/ ehüneko 3.91) edireiten dira.
Mirande-Trounday (Force64-UDI) eta Aguergarai-Kurutxarri (EHBai) bikoteen arteko eztabaida proposatzen deizüegü bihar asteartea martxoaren 24ean arrestiriko 19etan xüxenean Xiberoko Botzean.
Pepela Mirande :
Antton Kurutxarri :
Ruben Gomez :
Olivier Carrasco :
Pierre Etchecopar :
Astearte arratsean Departamentüko bozketan Mendialdea eremüan, bigerren ützüliko gelditzen diren Trounday (Force64-UDI) eta Aguergarai-Kurutxarri (EHBai) lau haütageiak mahainaren üngürüan biribilkatü gütüan.
Eztabaida bere osotarzünean entzüteko parada eskeintzen deizüegü :
Oinez ala bizikletaz ebilteko, Bildozen ebilbide bat estrenatü düe iragan neskenegünean Xiberoa Bizi mugimentüko kideek. Erran behar da estrena, egiazko estrena faltsü bat zela. Manera horrez, Xiberoan eta bereziki Maulen, oinez ala bizikletaz ebilteko eskasak salatü nahi izan dütüe. Bizi mugimentüak borrokatzen dü klima aldaketa eta mugikortarzünaren mailan eta bozka garraian izatez sail horietako galtotegi bat igorri dü, "Euskal Mendia" eremüan presentatzen diren haütagaier. EH Bai-ek eta Ezkerreko Frontea-k baikorki ihardetsi düe. UMP alderdiko haütageia ere holako xedearen alde agertü bada ere, estrenatürik izan den ebiltearen ber lekütik iraganen den bide xedearen alde agertü da ere. Azkenik beste haütageiek ez düe arrapostürik eman mementoko.
Allande Errezaret Biziko kidea :
