Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

2025 Üdako artxibo kronika
Emankizüna



Iragan astean bildü ziren Herri Alkargoako haütetsiak gei andana baten aipatzeko. Horien artean, Departamentüko Etxe baten sortzea, ondarkinen berexketan haütü berria, Atharratzeko aisialdi güne berri baten sortzea (zoinetan ikastola plantatüko den) edo herriko bestetako afitxak eüskaraz ezarteko egin indarraren ondoramenak, besteak beste. Artzen Letona han izan zen eta gei desberdinetaz mintzatü zen haütetsi desberdinekin. Hemen dütützüe irratian entzüngei izan diren alkarrizketak oro.
Iragan neskenegün goizean, Mauleko merkatüa baliatzez, BDS (Boycott-Désinvestissement-Sanctions) Xiberoa taldeak alkarretaratze bat antolatü züan Palestinarekin alkartarzüna agertzeko. Herritar eta haütetsiak kümit ziren, eta 50 pertsonen artean Alderdi Komünistako partaideak ere baziren. Israeleko gobernüak azken egünetan Gazan egin bonbardaketetan mila jentez goiti eho dütü. Horren kontre, eta hanko berriak emaiteko manera hedatüenaren kontre (argiki erranik, desinformazioa) oldartzen dira alkarretaratzean bildü zirenak.
Nafarroan Euskararen egoeraren salatzeko eta ofizialtarzünaren aldarrikatzeko, lagün multxo ttipi batek, Bertsokleta, bertsolaritza eta txirrindula uztartzen dütüan ekimena sortü züen. Zazpi etapaz, zazpi probintzietan, zazpi bertso saio eskeintzez, Nafarroako euskararen egoeraren berri emaitea da Bertsokletaren helbürüa.Iragan larunbatean Nafarroako Lodosa herritik abiatü zen Bertsokleta ekimena. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Xiberotik iragan ondorren Baxenafarroan, Baigorrin dira ostegün hontan. Bihar ostirala Euskal Herriko ützülia eginik Iruñean ürrentüko da Bertsokleta.
Martxoaren 22an Ipar Euskal Herrian diren hegoaldeko errefusiatüek alkarrekin sortherrira itzültzeko deliberoa aurkeztü züen. Euskal herriak bizitzen düan bake prosesüaren aintzinean, eta espainol gobernamentüaren nahikünte eza dela eta errefusiatüek haien ogüz itzültzeko deliberoa hartü düe. Horien artean dügü Gonzalo Etxebarria Barkoxtarra. Preseski aste ondar hontan, Bilbora ützüliko da beste herritar batekin. 34 urte egiten dü ez dela hegoaldean izan. Zer senditzen den momentü hontan ezin dela esplika dio. Hala ere Xiberoan bizitzen jarraikitzeko xedea dü. Ürrats honekin, espainol gobernüari jesto azkar bat erakutsi nahi zaio bake prosesuaren harira. Bestalde hegoalde eta espainarat nahi düalarik joaiteko parada badüke. 

