Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
EHko kronika bitxiak
Emankizüna

TUMATXA 2018/10/10a
Artxiboan



Eüskara haboro erabilik izan dadin, herriko besta batzordeek edo kültür alkarteek antolatzen dütüen jeien afitxetan, sos lagüngoa emanen dü Xiberoa Herri alkargoak. Osoki Eüskaraz edo elebidün eginen diren afitxen kostea, osoki edo erdizka bere gain hartüko dü alkargoak. Interesatürik denak, Marie Josée Thornary alkargoako langileekin harremanetan sartü behar da, Atarratzeko zerbütxü günean.
Batera plataformak azaroaren 30ean Maulen eginen düan manifestaldian parte hartzeko, deia zabaltü düe atzo Xiberoko haütetsi andana batek, baita ere sozial ekonomia eta jentarte zibilako ordezkari zonbaitek. Atzoko agerpenarekin, mobilizatürik egoiten direla adierazi nahi izan düe eta deia lüzatü düe oraidanik Ipar Euskal Herriko herritar güzieri azaroaren 30eko manifestaldian parte hartzeko.
Eüskararen alde beste ürrats bat egin dü Xiberoa Herri Alkargoak, Euskararen Erakunde Püblikoarekin züan hitzarmena arraberritzez. Hebentik aitzina Herri alkargoan lanpostü oso bat bada hizkuntza politikaren garatzeko. Lehen, Xiberoan Eüskaraz Bai alkartean ari zen Marie-Josée Thornary da animatzaile berria. Eragile pribatüen lagüntzea date bere lana. Beste eüskara garatzaileak ere lagüntüko dütü, Herriko Etxe edo beste alkargoak. Atarratzeko Zerbütxügünetik lanean ariko da. Urte ondarra gabe, Egüberri gaiaz, plaketa bat banatürik date Xiberoko saltoki güzietan.
2013-2014a, Mauleko Herriko Etxeak gazteentako kirol eta inganio eskeintza presentatü dü berriki. Laserquest azaroaren 23an, Lür orotako Trotineta eta Tubbing delakoa abentüan, eskia negüko hiru hilabeteetan, zirko ikastaldia, Tiroliena, Kanioning-a, edo Aventure Park-eala elkaldia, güsto orotako eskeintza egiten dü Herriko Etxeko gazte eta kirol sailak. Eskeintza Xiberoko gazte güzieri ersatzen da eta oraidanik, izenak emaiten ahal dira Herriko Etxean Dominique Eyhartz-ekin harremanetan sartüz 05 59 28 18 67 telefono zenbakian edo
Xiberoa Herri alkargoa eta Baxenabarreko Sindikatako haütetsiek, OCM edo Algarrekilako Berriztatze Egintza berri bat presentatü düe asteazken hontan Maulen. 300000 euro heineko egintza hori, Konseilü Orokorrak dirustatüko dü ehüneko 80aren heinean, Xiberoa Herri Alkargoak eta Baxenabarreko sindikatak ehüneko 10a bana ezarriko düelarik.Algarrekilako Berriztatze Egintza haatik mügatüa izanen da, Frantses estadoak ez beitü sos ekarpenarik egin. 

