Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Herrien bisita
Emankizüna



Bidajatzeko parada eskentü deie Lannemezaneko presoer Robert Larrandabürü Pipasek. Lannemezaneko presontegia zentral bat da, han direnek zigor lüzeak betetzen dütüe eta mementoan zazpi eüskal preso politikoak dira. Pipasek Mali herrian egin düan mendi eta eskaladako bidajea erakustera eta kontatzera joan da. Presoek etxeko edo lagünen bijitaz gain beste hats berri baten hartzeko parada badüe eta alkartzeko parada ere bai. Jadanik, eüskal artistek egiten badüe holako ekintza, Pipasek zeion "ez dela aski" eta deia zabaltzen dü nahiant güzier zerbait berri eskentzeko presoer.
Bereixten diren ondarkinetan kanbiamen zonbait izanen dira 2013tik harat. Kexa hoiliak biltzaleen lan baldintzen hobetzeko, bitrezko botillen bilgia kolektiboak ezarriko dira herrietan. Veoliaren kontratüa 2013ko uztaila artino lüzatüko da bena artean eskentza dei bat zabaltzen da ondoko lau urteentako. Estüdio bat ere eginen da ikusteko zer sistema egokiena den ondarkinen biltzeko Xiberoan.
Kontseilü Orokorrako oposizioan izanez, gaüzak ez dira berdin ikusten eta leheneko ikusmoldeak ere interesen araberan kanbiatzen dira. Kontseilü Orokorrean alderdi sozialistak eramaiten düan politikaz, bere ikuspüntüa eman deikü Jean-Pierre Mirandek. Bere üdüriko, lehen egin zen ez bezala, sozialistek lehentarzün haboro emaiten eta emanen düela hirier eziz eta baserri mündüari. Hots, sos haboro joanen da hirietako xedeer eta ondorioz güttiago herri ttipier. Bestalde, "Kontseilarien erreformaz" bere arrenkürak agertarazi deizkü Pepelak. Abiatü den bake prosezua ikusiz, berriz ere Eüskal-Herria zatitü nahi dela uste dü, Xiberoa Biarnoari lotzea aipatzen delarik. Azkenik, Xarrikotapea eta Maule arteko bide xedeaz adostarzünala heltü direla baieztatü deikü, eta botzik agertü zaikü, düala urteak jadanik egin züan proposamena haütatürik izan beita.
Mauleko ühaitz bazterrean den "Cherbero" oihanttoa arraberritze lanetan hasirik da. Güne horrek tristezia itxüra bat züalakoz, arrafreskatze lan egitea deliberatü dü Mauleko-Herriak Etxeak 400 000€ko inbestizamentüa egitez. Erran behar da, alde gainean den aparkaleküa arraberritürik izanen dela eta HLMetaz ardüratzen den egitüraren partetik sos lagüntza ükenen düe. Parkean, haurrentako lekü handiago bat eginen da, pergola zen leküan mahainak eta anhoaren hartzeko lekü bat moldatüko eta kanpoko altzaria irakurteko edo beste. Zühainen aldetik, haboroxenak begiratürik dirate. Ontsalas, martxo ondarreko lanek ürrentü behar lükee.
« Beste familia güziak bezala, gure familia eta haurren hezteko züzena eskatzen dügü, besterik ez », hona zoin mezüekin Maulerat jin diren « Les Bascos », Ipar Eüskal Herriko gay eta lesbiena alkarteko kideak. Bikote kide baten heriotzak, bere bizilagüna deüserekin üzten ahal lüke, ondorioz, ezkontzeko züzena galtatzen düe. Adopzioa dela eta, argi ützi düe ez düela nihori haurrik hartü nahi. Jadanik dütüen haurren zaintzea baizik, ez düe nahi bermatü lege baten bidez. Bestalde, Eliza katolikoaren adar gogorrenak eramaiten düan kanpaina salatü nahi izan düe, erranez "Jesüs kristoren maitarzünezko mezütik hürrün direla eta balore morala zaharkitüak, berriz nahi dütüela bideratü jentartealat, lotsaren tzarpa harroaraziz".


















































