XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Igaran astean aipatzen geneizüen gure ühinetan, bilküra pübliko bat egin zen igaran ostiralean Mauleko Zinka ostatüan.
Bilküra horren helbürüa zen sortzea talde iraünkor bat presionea egin lezakena Israelgo kolonialismoari, hots nola Eüskal Herrian gaüzatzen ahal den ”Boycot” kanpaina bat.
Gai honen lantzeko hor ziren Biarnoko AFPS ( Association France Palestine Solidarité) alkarteko kide zonbait.
Interesa handia sortü dü geiak eta haboro jakin nahian, AFPS alkarteko lehendakaria den Yves Goaer alkarrizketatü dügü, entzün :


Interesatürik bazide, jakin ezazüe alkarteak güne bat badüala internet sarean : www.france-palestine.org .
Bertan, alkarteari bürüzko xehetarzünak atzamanen dütützüe.

Udalbiltza, Eüskal-Herriko haütetsien alkartea, berriz abiatzeko xedea erakutsi dü iragan martxo ondarrean Iruneko Fikoban. Eskerreko eta abertzale diren haütetsiek erran düenez, Eüskal-Herria NAZIO bat dela erraiteko, Eüskal-Herriaren aldeko xedeak sortzeko eta süstatzeko xedez abiatü nahi düe berriz Udalbiltzakoek. Xiberotik Ruben Gomez Liginaga-Astüeko aüzapezak berriz parte hartzen dü Udalbiltzan. Ruben-ek erran deikünaren araberan, esperantxa da Xiberoarentako düala dozena bat urte abiatü zen xedea berriz xütik ezartea. Irunen egin bada presentazionea, dagün biltzarra apirilaren 14ean eginen da Hendaian Ipar Eüskal-Herriko haütetsientako hersatürik.

Entzün Ruben Gomez Liginaga-Astüeko aüzapeza : 

Martxoaren 24an Maulen Eüskal Kültür Erakundearen biltzar nausia aitzin, Herrien Arteko Eüskararen Aldeko Sindikata bildü da. Hiru delibero hartü dütü. Lehenik, martxoaren 31ko Deiadaren manifestaldiaren süstengatzea, bigerrenik, galto baten lüzatzea Frantses Lehendakaritzako haütagei bakotxari, ikusteko zer deioen eüskara, okzitanoa eta beste mintzajer bürüz, ezagütpena emanen düan lege xede batetaz. Azkenik Eüskal Telebistaren hedatzeko, Eüskararen Erakunde Püblikoak züan eskümenaren hartzea. Nümerikoz Eüskal Telebistako 2. eta 3. kateen zabaltzeko Ipar Eüskal-Herrian  behar diren ürratsak eginen dütü aurten.

Entzün Gaxuxa Elorga Donibane-Lohitzüneko haütesia : 

Iratin eraman diren lanetan sos haboroena baliatürik izan da Xiberoko Botingoan. Olhen arraberritzea bide honean da, ürrentzeala bürüz doa eta animazio zentroa üdako zabaltzea esperantxa düe. Horrez gain, baratzen diren ihiztekagiak gütün azalen bidez alokaidüan ezarriko dira apirila ondarreko. Bestalde, Botingoaren kexüa handitüz doa "Eskualdeko Oihan Jabeen Zaintzale" den "COFOR" Sindikatak ONFaren proposamena adostü beitü, hektarakal 2 euroko legarraren ezartea. Azkenik, Botingoak agerazi düan karta berrian, Iratiko eremüa ikusten ahalko da mügarik gabe eta eskentza ezbardinak ere plazaratürik dira.

Entzün Sylvain Ayphassoro Xiberoko Botingoako ordezkaria : 

Osagarri Ministeritzak plazaratü düan inkesta baten araberan, alüminio herexak atzamanik izan dira edaten den huran Xiberoan. Xiberoko Hur Sindikatako ardüradünek erran deiküenaz, alüminiozko gatza ezarten düe huran, ebi aldi baten ondotik, huraren türbüxtarzünaren elkitzeko, hura tratatü aitzin. Botingoarentako hura edangarri egoiten da, lanjera heina, inkestan agertzen diren emaitzak beno hanitxez goragoa beita. Mementoko, alüminioren ondorioak osagarrian ez dira ontsa ezagütürik. Bestalde, ber inkestak agertarazten dü, Eüskal-Herrian pestizida eta nitraten heina, norma beno apalagoa egoiten dela.

Entzün Stéphane Donadel Hur Botingoako züzendaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan