XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Atharratze eta Otsagiko belaunaldi berriek algarren ezagütza egin dezen, Cultarvia egitasmüa hirugerren urtean sartüko da aurten. 2010az geroztik, laborantsa, sozial, kültüra eta kirol sailetan heinbat ekintzak eramanik izan dira, bi herrietako jenteen arteko harremanen azkartzeko. Cultarvia egitasmüaren animazale den Christiane Irigoien Liginagarrak erran deikünaz, txosten oso baikorra da. Aurten ere, ekimenak antolatüko dira, Cultarvia egitasmüaren bidez. Otsagiko adinetakoak hebenkoen ikustera jin dira, Azia alkartearen experientziaren berri emanen da Otsagin eta dantza, pilota ta eskü balua sailetan kürütxadak antolatüko dira.

Entzün Christiane Irigoien Cultarviako animazalea : 

Salieseko autobidea eta Maule lotzen dütüan «Xiberoko bidea» berriz aktüalitatean horra zaikü urte hatsarre hontan. Iragan abentüaren 16an Kontseilü Orokorran Pauen, biltzarrako aipageietan zen eta xedearen aitzinaraztea deliberatürik izan da. Bide horren berantolaketaren ürrentzeko, jadanik eztabada franko sortü dütüan Xarrikota-Pea eta Bildozeren arteko azken parte bat egin gabe baratzen da orano. Arnaud Villeneuve kontseilü orokorrak erran deikünaz, nahiz eta orano ez den deüs erabakirik, manera batez edo beste bidea berantolatüko da, Kontseilü Nausiaren egin beharretan beita segürtantxaren bermatzea. Ondoko egünetan, konzertazio bilkürak eginen dira, leküko haütetsi eta herritarekin, denen ikusmoldearen biltzeko gisan.

Entzün Arnaud Villeneuve Atharratzeko kantonamentüko kontseilü orokorra : 

Sohütako haütetsi, herriko langile eta herriko alkarteen ordezkariekin urte berria ospatü dü Christelle Mange herriko aüzapezak. Mera berriak parada baliatü dü urteko txostenaren egiteko eta ondoko xedeen aipatzeko. Berriki eginik izan den jente kontaketaren araberan, 1327 bizizale bada Sohütan, jentetzea ber heinean egon da. Urteko lan handienak egin dira herriko bideetan, herri handia izanez 58 kilometro bada herriaren gain, 170000 eurok ezarririk izan dira. Proiektuetan, eskola berriaren eraikitzea da xede nausiena, dozier muntajeak denbora hanitx hartü ondoan, aurten lanek abiatü behar lükee, 2013ko sartzea eskola berrian egiteko.

Entzün Christelle Mange Sohütako aüzapeza : 

Üsantxa den bezala, kabana eta lepoen antxerarik ez da haboro izanen Xiberoko Botingoaren beitan. Gütün zerratüen bidez dira eginen alokaidatzeko eskentzak. Bestalde, oihan jabe diren hiri ala botingoek, 2€ hektarrakal pakatü behar dükee beren oihanentako administrazioari. Legea bozkatürik izan da Lege Biltzartegian bena aplikatzeko dekretoa ez da orano izenpetürik, Botingoa lege honen kontre altxatü da.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako lehendakaria : 

Xiberoko ekonomia osagarri honean bada, Xiberoa Herri Alkargoak eraman düan lan ezbardinari esker dela, erran genezake. Ondorioz, ODACEko langile den Jean-Pierre Hitta, Herri Alkargoako ekonomia ardüradüna date denbora erdiz. Herri Alkargoan urtearen kursean eraman dütüen lan ezbardinak aipatzen deizkü Mixel Etxebestek :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan