Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter

Batera arra pizten da
Eüskal Kültür Erakundeak kültüraren transmititzean lan egin nahi dü

Alderdi sozialisten aitzin bozken bigerren ützülian, Martine Aubry 416 bozkekin nausitü zaio François Hollanderi 296 botz bildü dütüalarik.
Parte hartze azkarragoa izan da eta bozka bülegoak etxeki düenen araberan, bozkazaleak bietan zatitzen ahal lizate, alde batetik eskerreko militanteak, bestetik kanbiamena nahi düenak. Atharratzeko kantonamentüan, hona emaitza orokorrak : zerrendan 2886 ; Botz eman düenek : 201 ; Aubry 102 ; Hollande 99. Maulen Herriko-Etxeko bozka bülegoan, zerrendan 2390 ; botz eman düenek 191 ; Aubry 107 ; Hollande 83 , ez bali 1. Maule üngürüneko herrien emaitza orokorra, zerrendan 5837 ; botz eman düenek 321 ; Aubry 207 ; Hollande 114. Xibero osoarentako ürrietaren 16ean izan diren bozken emaitzak, bozkazale 713 ; Aubry 416 botz ; Hollande 296.
Entzün Jacques Herrera Mauleko alderdi sozialistako kidea :
Ürrietaren 9ean Alderdi Sozialistaren aitzin bozken lehen ützülean, bozka zerrendetan diren % 6ek parte hartü düe Xiberoan. Atharratzeko kantonamentüan, 181 bozkazale izan dira. Horietarik, 80ek Martine Aubry-entako bozkatü düe, 74 François Hollande-entako, 18 Arnaud Montebourg-entako, 4 Ségolène Royalen-tako, beste 4 Manuel Valls-entako eta azkenik bat Michel Baylet-entako. Mauleko kantonamentüan, 433 bozkazale izan dira. 215ek Martine Aubry-entako bozkatü düe, 131 François Hollande-entako, 45 Arnaud Montebourg-entako, 30 Ségolène Royal-entako, 11 Manuel Valls-entako eta azkenik batak Michel Baylet-entako.
Xiberoan orokorkian, 614 bozkazale izan dira. 295ek Martine Aubry-entako bozkatü düe, 205 François Hollande-entako, 73 Arnaud Montebourg-entako, 34 Ségolène Royal-entako, 15 Manuel Valls-entako eta azkenik bi Michel Baylet-entako. Dagün igantean bigerren ützülia iraganen da Martine Aubry eta François Hollanderen artean. Bozka bülegoak berak dirate eta ber baldintzan bozkatzen ahalko da.
Entzün Jacques Herrera Mauleko Sozialista Alderdiko kidea :
Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteak hasi düan lanaren jarraikitzeko, Xiberoa Herri Alkargoa eta Eüskararen Erakunde Püblikoaren lagüntza galdegiten dü.
Bada bi urte orai, Eüskararen presentzia eta erabilpenaren builtarazteko bizi püblikoan Xiberoan lanean dela alkartea. Xiberoko saltegi eta enpreseekin egin ürratsak emankorrak izan dira bena bidea orano lüze da, güzien ützülea egiteko. Audela ahal eskazen gatik, alkarteak denbora osoz düan langilea Marie-Jo Thornary, denbora erdiz baizik ez dü etxekitzen ahal mementoko. Bi egitüra püblikoekin bildü dela alkartea jakinarazirik izan da igaran berri den biltzar nausian. Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteko langilea 3 urtez denbora osoz beren gain har dezela galdegin deie eta arrapostüaren haidürü dira.
Entzün Allande Etxart Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteko bürüa :
Lehentze da Frantziako herrialdean, haüteslek haütatzen ahal dükeela beren haütageia. 2012ko lehendakaritzak gogoan, jakiteko beren 6 haütageia artean zoin izanen den hoberena, alderdi Sozialistak bozkaldi batetan parte hartzea kümitatzen dütü ürrietaren 9ean hiritar güziak. Bozkatzen ahal dükee botzemaile zerrendetan diren güziek, edo lehendakaritzako bozken püntüan botzaren emaiteko züzena dükeenek. €uro bat ere eman beharko da, bozkaldiak sortzen dütüan gastüen gaintitzeko. Nork bere bürüa, eskertiar eta errepüblikano baloretan ezagützen düalako aitorpen bat izenpetü beharko dü ere eta jin nortarzün ageri batekin. Atharratzeko Herriko-Etxeala agertzen ahal dira eskualde hortako jenteak. Maulen aldiz bi güne badirate, bata Herriko-Etxean Mauletarrentako, bestea aldiz, Zerbütxü güneko «Ahüzki» gelan, kantonamentü hontako bozkazaleentzat. Bozka güneak 9:00tarik - 19.00 arte zabalik dirate, etenaldirik egin gabe. Ez balinbada nihor % 50aren ozkatik gainti iragaiten, bigerren ützüli bat badateke eta hori ürrietaren 16an izanen da.
Entzün Jacques Hérrera Mauleko kantonamentüko sozialista alderdikoa :
Ihiztekako antxerrak eginen direia orano ondoko urteetan Xiberoan ? Ihizeko sasua doi doi hasirik, hona zer galtoa izan den, Xiberoko Botingoa edo Sindikataren biltzarraren ondotik. Hiru urte iraüten düen alokaidüak ürrentzen dira eta gütün bat igorririk izan zaie kabana eta lepoa alokaidatzen düener, jakiteko interesatürik düenez beren leküa begiratzeko ber prezioan, Botingoaren helbürüa delarik orai artinoko prezioaren etxekitzea. Sindikata arrapostüen haidürü da eta ageriko zer segida datean. Bestalde, püntü bat eginik izan da Iratin egiten diren obretaz eta ontsalas, obren parte handi bat 2012an ürrentüko da. Xiberoko Botingoa botzik agertzen da ere, bortü ezbardinetan eginik izan diren obretaz, hura helarazirik izan beita lekü frankotan eta olhetan ere obra handiak eginik izan beitira.
Entzün David Tourreuil Xiberoko Botingoako ardüradüna :