XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Baseri mündüan, zerbütxü püblikoen begiratzeko, Jean-Pelle Iriartek bere proposamenak ezagütarazi dütü astearte goizan Atarratzen. Jean-Pelle Iriartek, departamentü mailan Force 64 taldeak egiten dütüan proposamenekin bat egiten dü. Zerbütxü püblikoen etxekitzearen üngürüko eztabada, Kontseilü Orokorreala ekartea proposatzen dü, hitzarmen baten sortzeko. Hitzarmen honek, zerbütxü püblikoen eskentzaren kanbiatzeko, leküko haütetsüekin konzertazioan egin beharko dela erran dezake. Herritarrer zor zaien zerbütxü güttiena ez bada segürtatürik, Kontseilü Orokorrak « Moratoire » edo lüzamen bat eskatzen ahal lüke. Ber ildoan, Xiberoa Herri Alkargoak düan osagarri etxe baten eraikitzeko xedea Atarratzen, Jean-Pelle Iriartek aitzina eramaiteko nahiküntea erakutsi dü. Azkenean, bere ordaria ere ezagützera emanik izan da, Maddalen Quihillalt Ligiarra da.

Entzün Jean-Pelle Iriart Atarratzeko bozketan haütagei dena :

Atarratzeko kantonamentüan seigerren haütagei bat ! Urtarilaren 24an, Eüskal Herria Bai-en haütageia eta koalizio abertzalearen ildo nausiak plazaratürik izan dira. Gillen Iriart dügü haütagei gazteena 28 urteekin. Ariège eskualdean sortü eta bizi izan da ikasketak ürrentü artino. Xiberoalat jin da bizitzera bere erroak Larraiñen beitütü, eüskara ikasi eta segidan parte hartü dü mugimentü sozial, politiko eta kültüraletan. Ildo hortarik bere haütageitzak koherentzia dü EH Bai-en kanpainarekin eta idei horien zaintzeko prest agertzen da. Ardatz nausiak dira : lürralde erreformaren kari, Iparraldeko kuadro instituzional baten lortzea ( Bateraren emaitzak baliatüz); eüskararen süstatzea galtzen ari beita; laborantxa azkartzea eta herrian bizi, erran nahi beita Xiberoan lan, bizi eta zerbütxü pübliko baten ükeitea. Ürrentzeko, haütageitza honen berezitarzüna da bigerren haütageia Aurore Martin Mauletarra dela. Abentü ürrentzeaz geroztik gorderik da, Espainiaratzeko euro agindu baten mahatsü pean. Gillen Iriartek baieztatü deikü lehen ikusmolde batetan haütagintza hau sinbolikoa dela. Bena Aurore Martinen nahiküntea da, orai artino eraman düan lan politikoaren jarraikitzea bena baldintza gogoragoetan.

Entzün Gillen Iriart Atarratzeko EH Bai alderdiko haütageia :

Mauleko saltzaleak baikorki erantzüten ari dira Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteak builtarazten dütüan ürratser. Egüberriz, Olentzeroz eta urte ondarreko erranaldietaz saltegietan ezarririk izan den libürüxka didaktikoak arraskata eijerra ezagütü dü. Ber zentzüan, lan bat eramaiten da, okintegietan, arropa saltegietan eta beste, ofizio bakotxer lotürik diren beste libürüxka zonbaiten sortzeko, prezioak eta zabaltzeko tenoreak ere eüskaraz agertarazteko, beti eüskararen presentzia eta erabilpenaren azkartzeko helbürüarekin. Bestalde, dagün üda hatsarreko prestatzen ari den « Eüskararen Egüna » bide honean da. Jadanik, hamabost bat alkarteek deiari erantzün düe, eta algarrekin egitaraua finkatzen hasi dira. Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteko kideak, urtarilaren 22an berriz bildüko dira Mauleko zerbütxü günean goizanko 10etan bestaren antolakuntza aitzina eramaiteko.

Entzün Marie-José Thornary Xiberoan Eüskaraz Bai Alkarteko animazalea :

Mendixka, Xarrikota-Pean Bil ta Garbi Sindikatak eraikiko düan ondarkintegiaren abioa emanik izan da urtarilaren 18an Maulen. Xedearen üngürüko ikerlanak hasi dira, bai eraikuntzen mailakoak bai eta sarbidetakoak. Lanak urte ondarreko ürrentü nahi lütüzke, ondarkintegia 2013an zerbütxüan izateko. Haatik, Sindikatak finkatü egütegia etxekiko denez ez da segürtamenik, Xarrikota-Peko Herriko Etxeak eta Terre Verte alkarteak, bi errekurtso abiarazi beitütüe, bata « Déclaration d’intérêt générale » delakoaren kontre eta bestea eraikitzeko baimenaren kontre. Eüskal-Herri barnekaldean eta Salbaterra Herri Alkargoan bizi diren 80 000 bizizaleen ondarkinak berexiko dira Mendixka günean. Laborantxako baliagarri datekean lürbeltza eginen da eta azkenean egünko egünean % 80a lürperatzen bada, % 35ko heineala heltzea da helbürüa. Xedeaz xehetarzünen ükeiteko mendixka.info internet güneala joaiten ahal da orai danik.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri  Alkargoako lehendakaria :

Xiberoa Herri Alkargoak, Mauleko hiltegia eta CIAS edo Jenteen Zerbütxüko Lürralde Egitüra kudeatzen dütü. 130 langiletara heltzen da Herri Alkagoari lotürik den langilegoa. Dominika Boscq Herri Alkargoako lehendakariak, agiantza hortaz baliatü da, 2010 gerren urteaz bildüma baikor baten egiteko. 2011ko xede nausiak ere aipatü dütü, hala nola, ZAD "Zones d’Aménagement Différé" baten antolatzea Ezpeize, Bildoze, Sohüta eta Liginaga herrietan. Mauleko pizinaren lanen ürrentzea maiatzeko eta Mauleko berexgüne berriaren zabaltzea jakinarazi dü. Herri Alkargoako otoak, ekeiak eta besteen etxekitzeko güne baten erostea eta Osagarri Etxe baten zabaltzea Barkoxen xedea dü Alkargoak. Ahatze gabe, Xiberoa Herri Alkargoak dozier gaitzenak kudeatü beharko dütüanak Sarrikota-Peko ondarkintegia eta « La Voie de la Soule » bide xede famatüa.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan