XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Aurore Martin Mauletarra, Okzitaniako Tolosa ondoan den Seiss-ko presontegian da igaran astearteaz geroz. Düala hilabete zonbait jadanik Españak euro agindü bat zabaltü züan Auroreren kontra, bena hau ezeztatürik izan zeion. Españako estadoak beste bat pausatü deio, eta honen ondorioz, Donibane Garaziko hedexüritegialat deitürik izan zen astearte goizan (azaroaren 9an), eta haüek erraman züen Paubeko proküradorearen aitzineala, zoinek ere bere presontegialatzeko agindüa eman züan. Euroagindü honen salaketaren egiteko, eta Aurorren Españalatzeko mehatxüaren salatzeko, mobilisazioa antolatü da eta segitzen da. Aurrore Martinen aldeko mobilisazioak izanen dira ostiral hontan (azaroaren 12a) 18:00etan Mauleko Kürütxe Xurian, eta dagün asteartean (azaroaren 16an) 14:00etarik goiti, Paubeko auzitegiaren aitzinean, hor erabakiko beita zer segida emanen den euro agindüari.
Entzün Maite Etxeverria Artzen Letonaren mikroa :

Düala aste zonbait Xiberoa Herri Alkargoak Sohütan kokatzen den lür eremü bat erosi dü antxeretan. Eraikitzeko hektare bat eta 8000 metro karratüzko lür eremüa da. Bildozeko enpresa güneko lür güziak saldürik izan eta, holaz bere lür erreserba berritzen dü. Herri Alkargoa bildü beharra zen erospen honen honartzeko. Bilküra hortan, Sohütako lür eremüaren inbestizamentüa adostürik izan da. Bestalde, Herri Alkargoak ISPAC enpresari bere eraikuntzaren jabegoaren ützültzea euro baten trükü deliberatü dü.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria :

Mobilizazioak jarraikitzen dü Frantses gobernüaren erretreten erreforma xedearen kontra. Asteazken goiz huntan berrehün bat jente alkarretaratü da Mauleko posta bülegoaren aitzinean, CGT, FO, Sud Solidaire, LAB sindikatek eta Sohüta eta Xanpo lizeoetako ikasleek deitürik. Posta, Edf Gdf, eta Mauleko Herriko Etxeko langileak, erakasle zonbait eta ikasleak nonbre handian biribilkatü dira. Louis Labadot mintzatü da CGTren izenean, postalarien ordezkari bat ere mintzatü da eta ikasleen izenean ere mintzatü da ikasle gazte bat. Azken hunek, gobernüaren gibelarazteko langile eta ikasleen arteko alkartarzüna beharrezkoa dela azpimarratü dü.
Xehetarzünak emaiten deizkü Laurentx Etxegoinek :

Jente apürrago ibili da neskengünean ürrentü den energia berriztagarrien, eko-eraikintzaren eta bizigia sanoaren Xiberoko 5. erakusgian. Halere, egün orotan jentea ibili da Mauleko plazan non ere, baratzegintzari lotürik zen informazioa zabaltü den nausiki. Proposatürik ziren mintzaldiek arrakasta üken düe, bereziki baratzeaz Pantxo Azaretek eskentü düanak bai eta etxe berrien eraikitzeaz eta etxe zaharberritzeaz izan denak. Jean-Pelle Iriart Herri Alkargoako Garapen Iraünkorreko batzorde bürüak baikor agertü zaikü. Energia berriztagarriak, eko-eraikintza eta leküko ekonomiaren garatzeko Xiberoko Herri Alkargoak hasirik lana jarraikiko düala beretsi deikü eta egür sailaren garatzeko, langile bat hartüko düala dagün urte hatsarrean jakinarazi dü.

Entzün Jean-Pelle Iriart Xiberoa Herri Alkargoako Garapen iraunkorreko batzorde bürüa :

Atzo Maulen, Kontseilüak, Xiberoko Herri Alkargoak, eta Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteak, "Xiberoan Eüskaraz Bai" dinamika aurkeztü düe. Igaran urtean Herri Alkargoak gogoeta bat eraman züan eüskalgintzako alkarteekin eta "Eüskaraz Bai" kanpaina baten abiaraztea proposatü zen. Holaz, "Xiberoan Eüskaraz Bai" alkartea sortü da kanpainaren eramaile izanen den langilearen hartzeko xedearekin. Hebentik aitzina, alkarteko lagüntzaileek hasi züen lanaren jarraikia, Marie-José Thornaryk bere gain hartüko dü, "Xiberoan Eüskaraz Bai" alkarteko teknikalari berria. Teknikalariaren urteko lana date, "Xiberoan Eüskaraz Bai" akordioa jarraikitzea, jadanik izenpetü düen 50 saltegiek ondoko ürratsen eramaitea eta bakotxen ikustera joaitea. Ber lana eginen dü besta batzordeekin, bestetan Eüskara ageriago eta erabilago izateko gisan.

Entzün Allande Etxart Xiberoan Eüskaraz BAI alkarteko lehendakaria :


Entzün Allande Socarros Herri alkargoa Eüskara Taldeko ardüradüna :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan