Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Ipuinak 2012-2013
Emankizüna
Eskola sartzea Xiberoko eskoletan (11/09/06)
Artxiboan



Eskualdeko haüteskundeak hüilantzen ari dira. Eüskal Herria Bai zerrendaren aurkeztea deiziegu oraikoan proposatzen. Abertzaleen koalizio hontan biltzen dira Abertzaleen Batasuna eta Batasuna alderdiak, eta bozka paperak ez dirateke herriko etxeetan.
Batera plataformak iragan astelehenean (martxoaren 8) eztabaida bat antolatü züan Mauleko zinema gelan. 80 bat jenteen aitzinean, frantses lürralde erreforma xedea eta eüskal lürralde administratibo baten sortzea ziren aipagei nagusiak. Mahainan jarririk ziren Jean-Pierra "Pepela" Mirande, Jean-Peille Iriart, Mixel Etxebest eta Bernard Lougarot. Irratian lauen erranak hedatü badütügü ere, heben Bernard Lougaroten iritzia baizik ez dügü entzünarazten, bi gaüzengatik ; batetik, Gotaine-Irabarneko aüzapezaren iritzia ez zen orai artino entzün Xiberoko Botzean (eüskal lürralde administratibo baten kontre agertü da), eta bestalde, eüskaldünak frantsesez ariaraztea ez zaigü bidezkoa üdüri, bereziki eüskararen ofizialtarzüna aldarrikatzen düan plataformarenganik (Mirande, Etxebest eta Iriart frantsesez mintzatü ziren).
Mauleko herriko etxearen azken kontseilüa iragan ostiralean izan zen. Urte hatsarreko aitzin-kontüak bozkatü zütüen, eta aipagarriena da sos ezarten jarraikitzea deliberatü züela. Horrekin batean, legarren goratzea ere jinen da, % 1.5ekoa xüxen izateko. Sos ezarte horiek bideetan ikusiko dira berriz ere, eta beste lan xedeetaz gain, kirol zelaietan ; rügbiak aldagela (vestiaire) berriak badütüke, eta futbol ala zankobaluak egoitza berria. Erreka bazterreko lanekin ere jarraikiko dü herriak, üholdeen saihesteko.
"Eüskal lürralde alkargo baten sortzearen alte zireia ?" Hala dio Batera plataformak martxoaren 14an antolatü herri kontsültan pausatüko düan galtoak. Horra zoin herrietan izanen den parte hartzeko parada :
Eskualdeetako haüteskundeen kanpainarekin jarraikitzen dügü alderdi sozialistarekin aldi hontan. Alain Rousset Akitaniako eskualdeko lehendakari izan da 2004az geroztik, eta berriz ere zerrendabürü gisa aurkezten da. Sozialisten kanpainaren ardatz nagusia sei urteetan eskualdean egin lanaren bilana izanen da beraz. Xiberoko ordezkaritzak, aste hontan egin aurkezpenean, Akitaniak xiberotarrer eman sos lagüntzen zerrenda egin dü. Azken hilabeteetan, lagüntza horien emaitean lanaren lehentarzüna kontüan hartü düela ere gehitü düe. 

