Berriak

Azken bi asteetan Xiberoko herri alkargoaren sortzea aipatü dügü Battitta Queheille lehendakari ohiarekin eta Dominika Bosq oraiko lehendakariarekin. 10 urte ospatü zütüan ofizialki iragan astean xiberotar institüzioneak. Herri alkargoaren sortzea aipatzen delarik, nahi ala ez, ordüan izan ziren nekeziak aipatü behar dira. Entzün ondoan Battitta Queheille (ikus heben klikatzez) deliberatü dügü ordüan Larrañeko aüzapeza zenarengana ere joaitea.
Marcel Akozeberrik erran deigü zergatik ez züen herri alkargoan sartü nahi :
Front de gauche listako xiberotar haütageia ez da heltü berria haüteskundeen giroan. Iragan astean egin züen Maulen ezkerreko zerrendaren aurkezpena, eta Louis Labadot dateke Xiberoaren ordezkaria. Akitaniako departamentü bakoitxarentako Front de gauche zerrenda bat izanen da, eta departamentü hontako zerrenda-bürüa Olivier Dartigolles dateke. Bereziki zerbütxü püblikoen defentsa hartü düe kanpaina honen ardatz gisa.
Entzün Louis Labadot :
Xiberoako herri alkargoak hamar urte betetzen dütü aurten, eta haütetsiek urtebürüa ostirale hontan ospatüko düe Maulen düen egoitzan. Azken hamar urte horien aipatzeko Battitta Queheille, alkargoaren lehen lehendakaria alkarrizketatü dügü. Aste hontan, herri alkargoaren sortzea, arrenkürak, egin lanak eta xedeak entzüngei dira egünez egün. Dagün astean, herri alkargoan sartzeaz ados ez zirenak edo oposizio gisa agertü izan direnak entzünen dütügü.
Erran behar da düala hamar urte hiru herri ez baziren alkargoan sartzearen alde, geroztik bozka haboroenak trabarik gabe iragan direla. Ez dügu erranen aho batez, bozka xuriak, kontrakoak edo abstentzioneak izan beitira, bena dozierren gehiengoa honartürik izan da. Institüzioak eskümen geroago eta zabalagoak dütü, bereziki azken denboretan bere meneko baratü diren Mauleko kabale hiltegiarekin eta CIAS edo jenteen zerbütxüko lürralde egitürarekin ageri den bezala.
Zenbaki apür zonbaiten aipatzeko, 45 langile enplegatzen dütü, eta 2009an 8 miliu euroko aitzinkontüa bazüan.
Entzün Battitta Queheille Xiberoako herri alkargoaz.
Lehenik, sortzea aipatü deigü :
Estatü frantsesak, aski entzüten da, lürralde antolaketa berria eztabaidatzen dü aste hontan Senadoan. Oraiko kantonamentüak moldatürik izaten ahal lirateke, eta izan dadin esküinean ala ezkerrean, politikariengan arrenküra hanitx sortzen dütü. Erran behar da estatu frantseseko 6000 haütetsietarik 3000etara iragan behar liratekeala. Eskualde eta departamentüko haütetsientako, kanbiamen handiena izenarena litzateke, lürralde kontseilari deitüko beitlirateke.
Bena erran bezala kantonamentüak irauliko dütü. Bizizale kopürüaren araberako kantonamentü berriak sortzen ahal lirateke. Horrek erran nahi lüke Maule eta Atharratzeko kantonamentüak desagertzen ahal liratekeala, üngürüko eskualdeekin üztartürik izateko. Hargatik irüdian ageri diren bi kontseilari orokorrak Jean Pierra "Pepela" Mirande Maulekoa eta Mixel Arrantzet Atharratzekoa erreformaren kontrakoak dira.
Entzün argibideak Lolek emanik :
Nahiz eta normalki hilabeteko azken ostiraletan egiten diren eüskal presoen aldeko alkarretaratzeak, egüberri gaüan egitea ere kostüma bat da. Aurten ostegün hontan eginen da beraz alkarretaratzea (abentüaren 24) arrestiriko 6etan, Mauleko kürütxe xurian.
Entzün Etxerat ! Kortaturen kantorea :
