XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak llabürrak

Hilabete zonbaitez iraün düen Atarratzeko plazako obrak ürrentü berri dira. Merkatüa üsatü leküan eginen da eta zirkülazionearen hobetzeko gisan, antolamentü berriak plantan ezarririk izan dira.

Entzün Milou Castan Atarratzeko zinegotsia :


Entzün plazan ibili diren jente, merkazale, saltzale eta komerxant zonbaiten lelükotarzüna :

Beste lekükotarzün zonbait antolamentü berri horietaz :

Xiberoko Botza Irratia osagarri honean da eta behazaletarik hüilantü nahi da orano ere ! Hona zer ohart etxekitzen ahal den arramaitz hatsarrean egin den Xiberoko Botzako biltzar nausitik. Ekonomikoki ontsa bada irratia, erran gabe doa, behazaleen bihotz honari esker dela, urte oroz arramaiatzean hasten den etxez etxe kanpainan urteko sos zamaren laurdena biltzen beita. Ildo hortarik beraz, Xiberotar irratia behazaletarik huilantü nahi da, programa aberats eta zabal bat eskentzez eta ahal bezainbat xiberotarrez, jakitez Eüskal Irratiekin egitarau parte handi bat egiten dela. Dagün urtean, irratiak 30 urte beteko dütü eta honen kari, animazione franko gei dütü antolatü. Jakinean etxekirik izanen zidee prefosta.

Entzün Allande Errezaret Xiberoko Botza irratiko lehendakaria :

Urte oroz bezala, Xiberoko Botza irratiak bere etxez-etxe kanpaina hasi dü arramaiatza hatsarrean eta bi hilabete iraünen dü. Kanpaina beti bezain important baratzen da irratiarentako. Zideen entzüleen eskü zabalari esker, bere sos sartzeen laurdena biltzen dü gisa horrez, hots lan postü oso bat pakatzen deio kanpainak. Jentekilanko harreman bat ere lotzen da gisa horrez, eta oharren biltzeko parada izenago hona da ere. Aurtenko oparia, xakütatto bat eijer eta koloretsü datekeana. Bestalde, kanpainaren egiten lagüntü nahi gütüenak, irratiala deit dezala.

Entzün Jean-Marc Haritchelar Xiberoko Botza Kontseilüko Administralaria :

Gameren azken urteetan egin diren obreen estrenatzea egin da xalbatore egünean. Jente franko lehenik hüilantü da Jeannot Etxettok eman düan mezaren jarraikitzeko eta ondotik egin den estrenatzean. Elizan arraberritze lanak egin dira eta osoki arraberritürik izan da. Düala 26 urte lehen parte bat egin bazen ere, düala 3 urte hasirik obreen bigarren partea egin da. Erran behar da ere, herritarrek handizki parte hartü düela bai eskükaldüen emaitez baita ere denen artean 7000 euro ekartez. “Etxegoenea” etxe zaharrean aldiz, bi alojamentü eta herriko-etxea berria egin dira. Orai, Gamere ontsa ekipatürik bada, herriko kontseilüa gogoetatzen ari da, hütsik den eskolan alojamentüen egiteko eta erakus güne baten antolatzeko.

Entzün Battitta Aguer Gamere-Zihigako aüzapeza :

Atharratzeko plaza beti obretan, lanak orano aitzina doatza. Arramaiatzaren erdiko edo ondarreko lanek behar lüküe ürrentü. Mementoko maiatz hatsarre hontan, huren sareak eta hoinbideak ürrentürik dira, plazaren erdi bat gudronatürik da eta idortzen ari dena. Maiatzaren 15tik harat, plazaren beste erdia date arraberritürik, ondotik hur lotüra zonbait eginen dira. Arramaiatz ondarreko berantenaz, Atharratzeko plaza berriz zabaltüko da.

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan