XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak llabürrak

Eüskal Herria bijitatzeko manera berri bat interneten ! Berriki, Argia astekariak leiho berri bat plantan ezarri dü Eüskal-Herriko turismoaren hedatzeko asmüarekin, Eüskal herritarrer züzentürik eta eüskaraz ! Interneten ihesi.com helbideak, Eüskal-Herri güziko herrier bürüzko xehetarzün pratikoen biltzea helbürüa dü. Herritarrek edo turismo sailan ari direnek beren ekarpenak egiten ahal dütüe herri ezberdinetako leihoetan. Non jaten ahal den Maulen edo zer bijitatzen ahal den Baigorrin edo berdin Azpeitian, zeren ikustea balio düan Tafalla aldean, baratx-baratxa denborarekin, web günea osatüko da jenteer esker !

Entzün Lander Arbelaitz Argia astekariakoa ihesi.com webgüneaz ardüratzen dena : 

Mauleko zibergünea üda gabe zerratüko da. Düala 10 urte sortürik izan zen informazio eta komünikazio teknologia berrien zabaltzeko. Jentartean franko hedatürik dira orai eta erabilzaleen beharrak ere kanbiatü dira. Egoera berriari egokitzeko, Mauleko Herriko-Etxeak eta Herri Alkargoak builtarazirik, "ühinen bidezko internet" bi güne sortüko dütüe laster, Mauleko plazan eta zerbütxü günean. Zibergünea ordezkatüko düe dagün arramaiatzatik harat. Ondorioz, esküko telefonoa, I-pad ala ordenagailü mugikor batekin lotzen ahalko da internetari noiz nahi. Horrez gain, beste lau güne finkoak sortüko dira, Mauleko Herriko-Etxean, Ondarrearen Etxean, libürütegian eta zerbütxü günean. Bülegoko tenoretan zabalik dirate.

Entzün Adrien Beguerie Herri Alkargoan teknologia berrietaz ardüratzen den haütetsia : 

Mündü osoan berrien zabaltzeko ezinbesteko tresna da internet. Honi esker, Eüskal-Herritik kanpo bizi direnek, lotüra azkarra etxekitzen ahal düe herriarekin. 2011an 14500 jente ezbardin sartü dira xiberokobotza.org web günean Xiberoko berriak hartü nahian. Horietarik heren bat bijitazale berri. Erabilzale haboroenak, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenafarratik baldin badira, Biarnotik, Parisetik eta azkenik Frantses estadoan barreatürik diren beste eüskaldünak dira. Bizkaitarrek, Gipuzkoarrek, eta Nafartarrek osatzen düe erabilzaleen bigerren multxo nausia eta azkenik, Inglaterra, Holanda eta Italiatik landa, Ameriketako, Mexika, Guatemala, Estatü Batuak, eta Venezuelatik sartzen dira erabilzaleak.

Entzün Erwan Le Bren Bretaindarra Xiberoko Botzako webgünearen erabilzale bat : 

"Abiadüra Handiko Interneta" lortü düe Mitikiltarrek. 2012 urte hatsarreala, herriak ez züan ADSLaren bidez internetik esküratzen ahal. Hatik, bazen builta bat, "Abiadüra Handiko Interneta" galtegiinik zela herritar eta Intercollectif 64 alkartearen partetik. Galto hori ihardesteko, France Telecomek erabaki dü 60 miliu inbestizamentü egitea Frantzia mailan. Mauletik- Mitikilera "Fibre optique"ren hariak tiratü ondoan, tresneriaren estrenatzea izan da urtarilaren 13an. Kolektibitateko harreman züzendaria den Alain Castaing paradaz baliatü da "Abiadüra Handiko Interneten" explikatzeko.

Entzün Alain Castaing Departamentüko egitüra püblikoekilanko harreman ardüradüna : 

22 000 eurotan ürrentu da 2011 ko Xiberoko Botzako etxez etxe kanpaina. Iragan urtearekin konparatüz apaltze ttipi bat izan da. Bestalde, 2011an ez gira herri güzietarat igaran ahal izan, zailtarzunak üken beitütügü kanpaina aitzina eramaiteko lagüntzale eskazaren gatik. Ohartarazten deizüegü kanpainari esker, langile bat denbora erdiz edo ¾ez pakatzen heltzen girela. Prefosta, Xiberoko Botzako lagüntzale eta emaile güziak eskertzen zütüegü bihotz bihotzetik eta urte berri hon bat desiratzen.

Entzün Allande Errezaret Xiberoko Botzako lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan