- Berri llabürrak
- Agerraldiak: 4263
Urdiñarbeko eliza eta herriko-etxe berriaren estrenatzea
Urdiñarbeko elizaren lanak eta herriko-etxe berria estrenatü düe iragan igandean leküko eta departamentüko haütetsiek. Lehenik elizan, altarea, elizagela, üzteia, argia, pintrüa arraberritürik izan dira eta herbaltüentako sargia bat eginik. Lan horiek 320 000€ koste düe eta lagüntzak izan dira DRAC – Kontseilü Orokorretik- Kontseilü eskualdetik eta Mauleko Saint-Jean-Baptiste parropiatik. .
Herriko-etxe berri bat ere eraiki düe Urdinarbetarrek, meria ohia hersiegi zelakoz. Egoitza berri hontan herriko-etxea edireiten da pean eta estajean, bilküraren gela eta T2 heineko apartamentü bat. Honentako 380 000 euroko inbestizamentüa egin düe eta lagüntzak üken dütüe Estadotik, Kontseilü Orokorretik eta Parlamentütik. Orai bil eta bizigüne berri horik gozatüko dütüe, jakitez orano beste lan zonbait baratzen direla egiteko.
Entzün Arño Berrogain Larretxart Urdiñarbeko aüzapeza :