XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak llabürrak

3 urte Xiberoak telebista bat badüala

Bada hiru urte Xibero Telebista sortü zela. Web güneko bisitak, Youtuberi gehitüz, 2 500 eta 25 000 artekoak dira bana beste. Xiberotarrak balinbadira so egile gehienak, Herritik kanpo joan direnak ere segizale dütüe. Biltzar nausia baliatü dûe langünzaleer dei baten egiteko, bereziki eüskara dakitener, nahiz besteak ere hunki jinak diren. Ondoko urteentako ideiak ere badütüe, hala nola Xiberoko herri batetan aste batez egoitea lekün gainen erreportaien egiteko eta ondotik, besta batekin ürrentzeko. Gilda Aiherdi eta Philippe Etchegoyhen :


Didier Queheille alkarte bürüa :
Pierre Suhescun izena düan gela estrenatü da Bildozen

Berriki zentü den aüzapez ohiaren omenez izendatü da gela berri hau. Emozione handia bazen Bildozeko plazan neskenegün arrestitan ; herritarrak, xiberoko haütetsi andana bat, Oloroeko su prefeta, departamentü kuntselera eta senadorea jinik ziren Pierre Suhescun etxearen estrenala. Beste behin ere erranik izan da nolako bihotz honeko eta jenteen zerbütxüko gizona izan zen. Herriak eta herritarrek baliatzen ahal dukien güne horren antolaketa, Pierre Suhescunek eraman züan ; 200 000 euro kostatü dü eta %60 en laguntzeri esker egin ahal izan da. Jean Pierre Mirande "Pepela" :

2016 urtearentako ondorioztatze baikorra Xiberoko Botzarentako!

Xiberoko Botzak, igaran urteaz ondorioztatze baikor bat egin dü igaran den neskenegüneko bere biltzar nausian. Urte aberatsa izan da irratiak egintza hanitx antolatü beitütü eta tresneriaren aldetik ere kanbio hanitx egin beitü, hala estudioetan nola hedagailüetan. Diharü sarjelkitzeen aldetik, kontüen plomatzea doi doia kausitü da. Emaitza horietzaz gain taldezkako gogozkaldi bat egin da biltzarrean ziren ororen artean. Ondoremenetarik bata da jenteer haboro hertsatü behar girela jentarte sareen bidez ala beste gisaz, eta jenteak haboro parte-harrarazi behar dütügüla, (izan dadin berri emaiteko, eztabada edo emankizunentako edo beste). Berritzapena izan da webgune berri hau plantan emanik izan dela, argiagoa, arinagoa eta algar-eragingarriagoa izateko xedearekin. Lan horren egiteaz Antton Negelua eskertzen dügü. Azkenik,oritaraz dezagün Xiberoko Botzak 35 urte ospatzen dütüala aurten. Biltzarraren bildüma, Allande Errezaret Xiberoko Botzeko lehendakariarekin:

Basabürüko geroaz eztabadakatü da prefostan!

Prefostan igaran aste ondarrean gaüaldi bat bazen, basabürüko geroaz mintzatzeko. Jente multzo ejerra hüllantü zen eta lau taldetan zatitü dira gai desbardinen eztabaidatzeko. Talde batek kültüraz, beste batek komezioak eta integrazioari bürüz, hirugerren batek gazteriaz eta azken talde bat laborantxaz. Fenics izeneko proiektüaren barne egin da hau eta Atarratze beste 3 herriekin batetan proiektü honen barne sartü dira. Jentean herrietan begiarazteko maneren atzamaitea du helbürü proiektü horrek. Nola gaüzatzen den kontatzen deiku Pantxika Maitiak, gaualdia animatu beitü :


Lan talde bakotxako kide batengana joan gira ere Komerzantak eta integrazioa :

Kültüra :

Gazteak :

Laborantxa :
Xiberoko Botzaren biltzar nausia bihar!

Aurten, 35 urte beteko dütü Xiberoko Botza irratiak. Karia hortara, ohizko biltzar nausitik haratago joan nahi da, goizean, gogozketa goizaldi bat antolatüz. Irratiak galtegin inkesta baten üngürüan eginen dira eztabaida horik. Entzüleek zer maite edo ez maite düen aztertüko da, eta nola ikusten den irratiaren geroa, besteak beste, geroago eta haboro lekü hartzen ari den nümerika mündüa kontütan hartüz. Goizeko 9ak laurden gütitan hasiko da gogozkaldi hori Mauleko zerbütxü günean, eta irratiaz interres düen jente güzieri zabalik da. Allande Errezarret lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan