- Berri llabürrak
- Agerraldiak: 3822
Ikerzaleak alkartearen lan xedeak
Ikerzaleak alkarteak xede hanitx bürütü dütü 2012an eta aurten orano, honenbeste egiteko xedea erakutsi dü alkartearen biltzar nausian. Pierre Cocosteguy-en historia kontatzen düan libürüak lazgarriko arrakasta bildü dü, orai arte argitaratürik izan diren libürüetan, hau da haboroenik saldürik izan. Libürüekin jarraikiz setemereko esperantxa düe, Pierre Bouchet-en erdi-aroko kolekzionearen erakustea eta hori lotürik den libürüaren plazaratzea. Azkenik, Xiberoko bazterrer lotürik den erakusketa presentatü dü Ikerzaleak, lehentze da erakusketa bat osoki bi mintzajetan egiten düala. Apirila hontan, Atharratzeko Etxahun gelan ikusgei da eta arramaiatzan Mauleko Hondarrearen Etxean.
Entzün Robert Elissondo Ikerzaleak alkarteko lehendakaria :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)