XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak llabürrak

Mixel Garikoitz Saintüaren beila iraganen da agorrilaren 29 hontan Ibarren.

Aurten Mixel Cartateguy, Nigereko Niamey-ko artxapezpikü ohia dateke biltzarraren bürüa. Lehen meza goizeko 7etan emanen da elizan. Ondotik 9etarik 10etara konfesioneak, 10.30etan meza nausia, egüerdi eterdietarik 14.30etara Adorazionea elizan eta 15etan Arosarioa eta Bezperak otoizean. Azken otoizak Garakoetxea, Mixel Garikoitz Saintüaren sortetxearen aitzinean eginen dira. Mixel Garikoitz Saintüaz eta egünaldiaren egitarauz xehetarzünak emaiten deizkü Pierre Hiriburu “Mixel Garikoitzen lagünak” alkarteko kideak : Pierre Hiriburu :

Allande Socarros, Eüskaltzain ürgazle izentatürik

Allande Socarros Eüskaltzain ürgazle izentatürik izan da. Idazle gisa eüskararen sailan lan egin dü, izan xiberotar ala eüskara batuaz. Bestalde euskaltzaindiaren bi lan talde edo batzordetan lan egiten dü : eüskalkien batzordean eta eüskara batuaren eskülibürü baten idazten, okerkeria zonbaiten xüxentzeko xedez. Haren ekarpenaz, eta beste arizan gira harekin :

Arizale andanaren beharra film baten egiteko neskenegünean !

Filma llabür bat eginen da neskenegün hontan Mendikotako errugbi zelaian. 600 arizale beharko dira Pascal Papé errugbilari ohiaren gazte denborako partida baten irudikatzeko. Hitzordua neskenegün hontan Mendikotako zelaian, 9-13h artean 200 pertsonekin 14-19h artean 600 jente. Izenaren emaiteko deit 06.52.17.50.98 Jean Larrregaray :

Jondane Jakobeko bideen 20 urteak UNESCO-n, ospatürik neskenegünean

Aurten ospatützen beita Unesco-an 20 urte inskribatürik direla Jondane Jakobeko bideak. Xiberoan ere bai bada antolatürik ekitaldi bat aste ondar hontan. Ebilaldi eta bazkari bat proposatzen du "Les amis de St Jacques" alkarteak Partitzea Mauleko herriko etxetik goizeko 8ak30tan uztailaren 21 hontan. 11ak 30tan heltzeko Urdinarbera. Han züntzur bustitze bat eta bazkari bat proposatürik date 10 euroren trük. Bazkariarentako surtut izena eman behar da Sylvie-ri : 05 59 28 15 29 edo 06 13 56 37 32. Edo Valerie-ri 06 08 25 72 18 edo Andre-ri 06 80 08 05 94 Alkarteaz bai eta egün hortaz xehetarzünak bildü dütügü Monique Barneche-ekilan :

Omenaldi bat harguindeguy apezarentako

Uztailaren 15 an Muskildi San Antoniko beila izanen da eta parada hortan omenaldi bat eginen da Pierra Harguindeguy apezari ! Hanitx etxekirik zen San antoniko txapelari eta lan hanitx eraman zuan güne horren biziarrazteko, 34 urtez egon zen Muskildiko paropian , hil artino 2014an. 1935 an sortu zen eta apezgoa haitatü Aljeriako gerlatik landa, gerla honek hanitx markatü beizüan eta geroztik lan hanitx eraman züan fnaca edo aljeriako gerlan izan zirenen alkartean. Omenaldia eginen zaio San Antonin uztailaren15 an 10 ;30 tako mezatik landa ,egüerdi laurden gütitan, San Antonirat heltzeko autobus batek harat honatak eginen dütü. Léonie Aguergaray:


Michel Berzaitz:

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan