XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Argazkia : Laurentx EtchegoinNeskenegünean, azaroaren 30ean zabaltüko da San Marti Harriko lerragünea. Aurten franko goiz elür hona erori beita, baldintza hoberenetan hasiko da sasoina. Pisten alde pean metro bat elür neurtürik izan da aste hontan. Bestalde, Iratin ere elürra bada eta raketekin ebilteak egiten ahal dira. Izarbeko iraunpen eskiako lerragünearen zabaltzea aldiz, abentüaren 21ean finkatü bazen ere, oraiko elür heina ikusirik goizago zabal leiteke.
René Erreçarret :

Urtarrilaren lehenean emendatüko den TVA delakoak ofizialeak arrenküratzen dütü. Aphalena 7etarik 10etara igaranen da eta bestea 19.6etik 20ala. Etxeen isolazionearen hobetzeko aldiz TVA delakoa 5 eterditan dateke. Bena urtarrilaren lehen aitzin, ehüneko 30eko heinea beno haboro hasirik izanen diren obrentako, lehenagoko TVA delakoa aplikatüko da. Ikusten düzüen bezala hori oro ez dateke sinple plantan ezartea. Bena kontabilitate mailako bürü hausteen gainetik, arraberritze lanetan edo eraikuntza berrien mailan izanen diren emandazioneek, jadanik krisia jasaiten düan ofizialgintza ez dü lagüntüko. Haatik esperantxa bada, etxeen isolazionearen hobetzeko sortü den egitasmoak lana sortüko düala.
Jean Jacques Etxeverri :

 

Santa Graziko La Verna leizea, Xiberoak eskeintzen dütüan turisma mailako bijita güneetan, bere xokoa egiten ari da. Zabaltüz geroztik, laugarren urtea ürrentzekotan delarik, erraiten ahal da bere püblikoa atzaman düala. Basabürü-Baretous Sivu-ak, La Vernaren joanarazteko kontratüa, beste sei urteetako berritü deio.
Jean François Godart La Vernako ardüradüna :

Sükaltari 3. bürüko edo Toque delako batez sarixtatüa izan da berriz ere Larraineko Etxemaite jatetxea Gault et Millau gidaren ganik, eta audela 20eko püntüazionean 16 nota üken dü. Pierre Etxemaitek erran deikünaz, talde baten lana sarixtatüa izan dela hor, langile güziek inplikazione azkarra beitüe bakotxak bere sailan. Haatik Gault et Millau gidaren sari berri honen ondorioz ez datekeala prezioen emendakinarik. Sarieri pentsatü gabe lanean ari direla gehitü deikü, beti leküko kalitatezko mozkinak ohorean ezartez. Etxemaite jatetxeak, 7 langile enplagatzen dütü urte orotan, gei beste 4 sasoinean.
Pierre Etxemaite :

Ostiralean zerratü da Mauleko igeskagia. Berritüz geroztikako hirugarren sasoinaren bilana ez dü oraino egin Xiberoa Herri Alkargoak bena jadanik agertzen da entrebalekoa izanen dela. Denbora eder lagün üztaila zinez hon izan bada, bedatsean eskolierrak ezezik jente güti ibili da igeskagian, eta agorrilan ere jente gütiago ibili da. Setemere eta ürrieta üsaiazkoak izan direla erran deiküe Herri Alkargoan. Igeskagiak eskeintzen dütüan aktibitateek eta animazioneek arrakasta üken düe aldiz.
René Castel igeska erakaslea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan