XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Aezkoa, Garazi, Xiberoa eta Zaraitzu ibarrek, Iratin eraman düen xedearen ürrentze ekitaldia bürütü da agorrilaren 28an Iratin. Lau ibarretako ordezkariak botzik agertü dira, elkarrizketari esker düdak gainditürik izan beitira xede horren bürüala eramaiteko. Garrantzi haundiko lehen ürrats bat baizik ez zela azpimarratürik izan da eta alkarlanaren jarraikitzeko nahiküntea beretsirik izan da. Mügaz gaintiko xedeak, 6 millioi euroko aitzinkontüa züan. Xiberoko aldean etxolak berritürik izan dira, eta batzarri güne berri bat eraikirik izan da. Zaraitzü aldean aldiz, batzarri güne-ostatü-jatetxe bat egin da. Oinez ala Btt-ez ebilteko xendak hobetürik izan dira, alde batetik besteala erreskiago iragaiteko. Seinaletika eta Iratiko oihanaz informazio taulak jarririk izan dira ebilbideetan.
Entzün Jean Pierre Mirande Xiberoko botingoako lehendakaria :


Entzün Jean Bernard Oillarburu Garaziko sindikatako züzendaria :

Gehiago irakurri klixka argazki haboro ikusteko.

Güti baliatürik beita Xiberoan, herritar zerbütxüa garatü nahi dü Azia alkarteak, «Unis’Cité» alkartearekin partaidetzan. 2010an sortü den herritar zerbütxüarekin, 16 eta 25 urte arteko gazteeri, herritar engaiamentü baten ükaiteko parada eskeintzen deie. Gazteek, bederatzü hilabetez, aste oroz lau egünez, bikote edo hirukoteka, bi egitüretan herritar lan bat eraman behar düe. Hortarako 570€ pagatürik dira. Deia zabaltzen dü Atarratzeko Azia alkarteak (05 59 28 67 62) interesatürik izaiten ahal diren gazteeri baita alkarte edo egitüreri harekin harremanentan sartzeko.

Joan Leglise Unis-Cités alkarteko kideak herritar zerbütxüa presentatzen deikü :


Herritar zerbütxüa egin düen bi gazteen lekükotarzüna, Maite Irigoyen, Babeth Elizondo  :

Etxé Sécurité enpresa, europako sekuritateko bota ekoizle nausiak, aste hatsarreaz geroz, Bildozeko egoitza berrian ekoizten hasirik da !!
Hilabete bat ezarri dü, Mauletik tresneri güziaren ekartzeko eta ekoizpenaren berriz hasteko, pikuan izaiteko. Egoitza berria, 3000 metra karratüzkoa da, bi eraikinetan partekatürik. Hari esker enpresak esperantxa dü, lan baldintzen hobetzea, eta ekoizteko ahalaren emendatzea. Etxé Sécurité enpresako egoitza berrian izan da Laurentx Etchegoin erreportalaria jakiteko nola iragan den egoitza aldaketa. Pierre François Etchegoyen enpresa bürüa entzün :

   

 

 

 

 

Üda hontan Ürdiñarbeko Herriak 4 igantez antolatü zütüan etxe ekoizpenen merkatüak franko kausitüak izan dira. Arño Berogain herriko aüzapezak erran deikünaz, parte hartü züen 16 saltzaileak kontent izan ziren, jentea ederki hüilantü beitzen eta ontsa saldü beitzüen. Animazioak ere turisten baita herritaren gustokoak izan ziren. Dagün urtean esperientzia arrapikatüko da següraski eta beste bi igante emendatüko dira baldin bada. Bestalde, beste xede haundi bat abiatüko dela ere laster baieztatü deikü Arño Berogain-ek. Eskolaren ondoan den errejenten leheneko alojamentüak berritüko dütüe. Bi apartamentü eginen dütüe, baita ere eskolaren kantina berria eta haurzaintegia. Lanak laster hasiko dira eta urte bat iraunen düe.
Entzün Arño Berogain :

 

"Herritar Zerbütxüa" garatü nahi dü Azia alkarteak Unis’Citéren partaidegoarekin. 
2010an sortü den "Herritar Zerbütxüak" 16 eta 25 urte arteko gazteentako da, herritar engajamentü baten ükeiteko parada eskentzen deie. Gazteek biazka edo hirunazka, 9 hilabetez astean lau egünez, bi egitüretan herritar lan bat eraman behar düe. Atharratzeko Azia alkarteak, dei zabaltzen dü  interesatürik diren gazte, alkarte edo egitürentako, harekin harremanetan sartzea.

Entzün Laurent Beguerie Aziako alkarteko animazailea :     


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan