XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Bürki zühainetik sapa saltzen düan enpresa berri bat sortü da Xiberoan, O’Lürra izenekoa. Bürki sapa edari gija baliatzez, bedatseko kürra edo xahatzea egiteko hon da.
 Orrokorrean bertüte hanitx badütü: izan artikülazionentako edo artrosarentako, larrüarentako ala biloentako, bai eta ere indar arraberritzeko, hots bedatseko xahatzearen egiteko.
Bertrand D’hulst eta Gilles Pie O’lürra enpresako sortzaileak, Burki sapa hori Ligi aldegaineko oihanean biltzen düe. Ximun Uthurralt  harat izan zaükü :


Goiz oroz, barürik   15cl ko godalet bat edan behar da 3 astez.
3 butillak bürki sapa 30 eurotan saldürik da edo internetez « o’lürra » webgünean edo xüxenka Xibero Bio edo « severine et compagnie »  edo AMAPetan (Maule, Atharratze ta Donapaleun)

Mauleko karrika nausian , koafürsa edo bilho apaintzale berri bat badate dagün asteartetik goiti.
Maider Héguiaphal , sohütarsa gaztea plantatzen da  berriki erretreta hartü düan Michel Vergéz en leküan.
Angelun ikasketak eginik,  Frantziako apendiz hoberena elki ondoan , Hossegor en lanean irauntsi dü eta Xiberoalat arrajiteko gogoa badü.
Lan eginen dü ,gizon emazte eta haurrekin, zerbütxü berriak eskentuko dütü, hala nola bizarra egitea gizoneer eta atelierrak emazteer,  ikas dezen egünoroz ontsa iresten.
Astelehen arrestitik neskenegünealat  oren bakotxeala lan eginen dü. Hitzordüak aitzinetik hartzen ahal dira : 05 59 28 95 5905 59 28 95 59
68 viktor hugo karrikan da maideren saloi berria
Maider Heguiapal:

Interneten bidezko salmentaren builtazteko, Xiberoa Herri elkargoak, UCAM Saltzaileen ta ofizialen batarzünak eta ODACE egitürak lagüntzak eskeintzen dütüe.
E-komerzioa sararazi nahi da Xiberoan, gerogo eta jende haboxek beren erosketak interneten bidez egiten beidütüe.
Igaran urtean hasirik formakuntzak antolatzen dütüe, dohainik eta oroer zabalik. Xiberoan 7partez egin behar dira, lehen biak jadanik eginik dielarik. Dagün formakuntza bilküra martxoaren 10an date Mauleko Irati gelan.
Formakuntza horiek egin eta, Audit bat proposatzen ahal da interesatürik diren enpreser. Audit honekin, enpresek teknikalari baten jinarazteko parada badüe ikusteko interneteko tresnak nola hobeki antolatzen ahal düe beren enpresan.
Odace egitürako formakuntza antolatzaletarik den Frantxina Laborde:



Xiberoaren eremüa 100ko 40ez oihanez osatürik da. Zertako ez ordüan leküko egürra baliatzea etxeen eta enpresen berotzeko; hala zoin xede eramaiten düan, Xiberoa herri alkargoako ekonomia sailak.
 Jadanik egürra baliatzen düen güneeetan, lehen emaitzek erakusten düe, ekonomia handiak egiten direla berotzeko sistima horrekin, kario kostatzen balinbadü ere instalazioak.
Xiberoko eremüaren 100eko 40a oihana da eta haitxa  nausi; hortarik abiatü ondoan, leküko egürra bildü ,idorrazi eta baliatzia da eramaiten xedea.
Irabarneko jauregia, Iratiko etxolak Sohütako ikastola edo ere Irabarneko mintegian, egürrarekin berotzen dira eta ikusiz emaitza honak direla beste xederik ere bada.
Mitikileko enpresa batek bere gain hartü dü egürraren biltze, idorrazte eta klienteer ekartea.
Joel Marion herri elkargoako teknalaria:

"Union commerciale" Saltzale eta ofizialeen batarzünak bilan baikor bat egiten dü 2015.urteaz.
2015ean 2 kermeza animazione egin dütüe: maiatzekoa ez bada hain ontsa igaran egüberrikoak eskaza betatxatü dü. Batarzünak 6000 euroko irabaztearekin ürrentü dü urtea.

Bestalde, Mauleko Victor Hugo karrika zentzü bakotxean izatea ontsa ikusten üie saltzale eta ofizialeek.Azkenik botzik dira ere "Pays Basque au Coeur" delako erosgei txartelak ontsa erabilik izan beidira, jakitez ondotik haboroxienak Xiberoan berean erabilik direla.
Dagün urteko desafio handia interneteko salmenta dateke, hortako ikastaldiak antolatürik dirateke.
Batarzüneko bürü den Aurelie Lartigue:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan