- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 1799
Mauleko kabale ehogiako auzia gibelatürik
Mauleko kabale ehogiaren auzia ez da iraganen asteazken hontan, langilen abokatak galteginik, gibeltürik izan beita. Kabale ehogiako züzendari ohia eta 4 langile deitürik ziren Paueko auzitegiala kabaleen gaizki tratatzeaz salatze baten ondotik. 2016ko martxoan, L214 izena düan alkarteak, Mauleko kabale ehogian grabatürik izan zen bideo bat zabaltü züan. Honen ondorioz, kabale ehogia, 2 hilabetez zerratürik baratü zen. Auzitegiak aküsatzen du leheneko züzendaria, jentearen trunpatzeaz eta hortarako 2 urterentako presontegi gaztigüa arriskatzen dü, bai eta 37.500 euroko berbala ere. Bestalde, kabalen gaixki tratatzearengatik, sos-gaztigüak arriskatzen dütüe langileek. Antoine Tugas langileen abokataren arrenküra nausia da langileen egoera, memento gogorrak bizitü dütüelakoz. Aldiz, Thierry Sagardoyto, Pirenioetako kabaleen defentsako abokataren ustez, bada lege zorrotz bat eta ez da jarraikirik izan. Auziarentako egün xüxenik ez bada emanik izan, martxo urrentzean izaten ahal dela aipatzen da. Antoine Tugas langileen abokata: Thierry Sagardoyto kabaleen eskubideen alkarteko abokata :