XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Garapen iraunkorraren egüna ere ospatü da Maulen

Üngürümena gogoan, hogei ta hamar bat jente bildü dira neskenegünean Maulen, Garapen Iraunkorraren egünaren baitan. Aiñarbeko bidean den St-Jean ütürritiko baratzetik, Maule Gaineko frütü baratzeala ebilte bat antolatürik zen, Mauleko Herriak garapen iraunkorraren sailan builtarazten dütüan iniziatiben aipatzeko. Mauleko Herriak, hiru baratze kudeatzen dütü, horietarik bat Collectif Souletin alkartearekin. « Zéro Phyto » desmartxan engaiatürik da aspalditik, herriak ez dü haboro prodükto kimikorik baliatzen belar xalbaien elkitzeko eta herritarreri jorrai bat eskentzen deie, herriaren sahütarzünean parte har dezen. Hogei ta bost jenteko multxo bat biltzen da ere artetarik, Garapen Iraukorraren gogoetatzeko eta alkarrekin iniziatiben hartzeko. Laster Mauleko Herriak, balkoin eta etxe lilitüen lehiaka bat antolatüko dü. Mixel Etxebest aüzapeza :

Ehiztari franko bena antxera pusatzaile gütti

Iragan neskenegün goizan, Ligiko salan egin ziren Xiberoko Botingoako ehizketako kabana eta lepoen antxeak. Arrakasta gütti ordüan, alokaidatzeko ziren hogei ta hamasei kabanetarik erdia baizik ez beita hartürik izan eta hogei ta hameka lepoetarik sei. Alta, 2015eko prezioeri konparatüz, antxeren abiatzeko prezioak %30ez apaltürik ziren. Bürdinolatze izan da lehia sortü düan lepo bakarra, antxera 21000€-tan abiatürik da eta 24500€-tan joan da azkenean, 2015ean 30000€tan alokaidatürik izan zelarik. Orai ehiztariek, maiatzaren 18a artino düe gütün axaletan proposamenen helarazteko Xiberoko Botingoari, oraino alokaidatürik ez diren kabana edo lepoen ükeiteko. Sylvain Ayphassorho botingoako ordezkaria :

Aurtenko Bortüko Leküko Arrazen Europako Astea Olorüen iraganen da

Setemerearen 16,17 eta 18an, CORAM, Bortüko Leküko arrazen kolektiboak antolatürik, Urdiñarbeko ardi zentroaren parte hartzearekin. Egünaldi horien helbürüa da, bortüko kabale arrazak eta artzaingoa hunkitzen dütüen problematika güzietaz gogoetatzea. Bortüko arrazak eta genetika, artzaingoa eta gaurkotarzüna, ekoizpenen garapena, artzaingoaren iraunarazteko nola lagünt eta süsta dirateke hiru egünez gogoetatüko diren aipageiak. Desire Loyatho Urdinarbeko ardi zentroko bürüa :

Norek dü Basabürüko soho ejerrena?

Sohoren eramaiteko maneretaz, lehiaketa bat antolatzen dü departamentüko laborantxa kanberak. Helbürüa delarik erakustea zoin aberastarzün izaten ahal den üngüramenarentzat ; lantare desbardinak edo ere, zerrailüak badirelarik. Lehiaketa hontan parte hartzen ahal düe Basabürüko laborariek eta izenek eman behar dütüe hebentik goiti ; maiatzaren 20 etik eta arramaiatzaren 10 eala epai mahaina jinen da sohoen ikustera eta leiaketaren emaitza plazaratüko da Atarratzeko gazna feidan, agorrilaren 16an. Parte hartzeko lehiaketa hontan izenek eman behar dira, Jean Marc Aranz-eri 07 77 34 38 69 edo Marie Claude Mareaux-eri 06 24 42 59 54. Jean Marck Aranz :

Geroago eta bereisketa haboro egiten da Xiberoan

Geroago eta haboro ondarkinak bestelakatzen dira Mendixkan, Xarrikota pean den ondarkintegian. %80 berziklatzen da eta %20 lurperatzen delarik. 2014an sortü zen Mendixka, Eüskal Herri barnekalde eta biarnoko parte baten, ondarkinak biltzen dira Xarrikota pean, orotarat 18169 tona. Etxetako ondarkinak dira biltzen, parterik handienarekin lür beltza ekoizten da, plastika Zaragozarat joaiten da enerjia egiteko eta bürdüina ere berziklatzen da. Mendixkan batzarria egiten da püblikoari eta berezki eskoler, helbürüa delarik ondarkinen behesketa erakustea. Dominique Boscq :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan