XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Mauleko kabale ehogiaren auzia, atzo hasirik da Pauen.

Mauleko kabale ehogiaren auziaren lehen egünak, atzo Paueko auzitegian, argitarzünak ekarri dütü, 2016-eko Bazko astean iragan ziren gertakarietaz. Alde batetik, erakutsi dü xerbütxü beterinarioek ez düela osoki bete beren lana eta hobeki egiten ahal zatekiala eta langile eskasa zela aste hortan. Bestalde, hiru langileek, bakotxak bere aldean erakutsi düe beren lana ontsa menperatzen züela ez dela izan borontaterik min egiteko eta hiruek erran düe jente eta material eskasa zela. Ordünko zuzendariak aldiz ez dütü honartü salhaketa zonbait, bere ustez lana behar bezala eginik izan da. Zazpi aüzapez eta ehün bat jenteek ekarri düe beren süstengüa auzitan zirener. Astearte hontan auziak jarraikitzen dü, hamalau parte zibilen abokatak mintzatüko dira, langile eta ehogiaren abokatak eta proküradorea azkenik. Maite Lephaille-n erreportaia :

Bortüa eta artzaingoaren ezagütarazteko ürratsetan.

Bortüko biziaren aipatzeko, artzainak ebiliko dira eskoletan, libürüxka eta jokü batekin, helbürüa delarik haurrer erakustea zer den artzain baten lana eta ere bortüan zer egiten ahal den edo ez. Departamentüko bortüak baliatzen dütüe hiru ehün bat hazleek eta biltzen dira federazio batetan. Etxola bakotxak badü bere batzordea eta horren gain da bortükaren kudeatzea. Geroago eta haboro bortüa baliatürik da eta arrenkürak sortzen ari dira. Hortakoz bada hiru urte, xede baten lantzen ari direla, aurten obratüko dena. Alde batetik, bortüko biziaz libürüxka bat plazaratu düe, hau turisma bülego eta ostatüetan banatüko da eta bestalde jokü bat asmatü düe eskoletan erabilteko. Laurentx Uhart :

Belhar honak, gazna hona bermatzen beitü.

Belhar eta ardaila esnearen kalitatean, eta ondorioz gaznaren kalitatean, elikadürak eragin haundia düala ezagütürik da. Horrez gain, Ossau Iraty sormarkan diren artzain laborariak, sormarkaren eremüko kabalen elikadüraren baliatzea behartürik beitira, sormakaren sindikatak lan berezia eramaiten dü sail hortan. Belhar lehiakak antolatzeaz gain, kabalen elikadüraren saltzaileen eta erosleen arteko harremanen hobetzeko katalogo bat plazaratzen dü urte oroz. Jean Michel Barreix eta Sabine Barbier :

Japoniako merkatüa beti zabalik egoiten da hebenko zaldi ümeen saltzeko.

Ondorioz ümore honean ziren Xiberoko montüra hazleek, neskenegünean Altzürükün egin düen sindikataren biltzar nausian. Sindikatan, Xiberoko hogei eta hamahiru hazle biltzen dira, eta orotara ehün eta hiruetan hogei ta hamasei kabale dütüe. Kabaleak bortüan egoiten dira maiatzatik ürrietara, ümeak aldiz bedatsean egiten dütüe. Horiek dira saltzen Japoniako merkatüan Frantzian gizentarazi ondoan. Dagün ürrietaren 6an Altzain (Altzükürüko karrieran) eta ürrietaren 13an Ligi eginen dütüe montüren lehiakak. Clément Aguer Cocostéguy ;

Gazna beti bezain hona.

Atarratzeko gazna feira ospatü da atzo. Üsaian bezala, jendetzea izan da partikülarzki goizez. Hogei bat gazna salzale bazen, ogi, erreximenta, edo orano arroskilla edo bixkotxa egile ere bai, eta prefosta jente hanitx Atarratzeko plazan. Arrestiko 16etan atera dira gazna lehiaketaren irabazleak. Lehen saria eraman dü, Gaec Barnetxea delakoak ardi gaznaren sailan, Bortü gaznaren sailan Alozeko Abehety Gaec-ak , Biarnoko gaznaren sailan Prat Gaec-ak eta Behi gaznaren sailan Peyrecor Gaec-ak. Atarratzeko Bestak jarraikitzen dira, gaur aihari batekin eta igande artino iraunen düe Erreportaia gazna feidan :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan