XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Etxe gazna kooperatifa lagüntza eske.

« Etxe Gazna » Zalgizeko Donazteben den gaztantegiak crowdfunding edo sos biltze kanpaña bat abiarazten dü ! « Etxe Gazna » lauetan hogei artzain-laborari biltzen dütüan kooperatifa bat da. Bere aktibitatea handitü nahi dü, eta bere egoitza arraberritü. Berhogei eta hamar mila euroen biltzea da kanpañaren helbürüa. Züek ere lagüntü nahi baldin badütützüe, « Zeste » izeneko webgünean züen ekarpena egiten ahal düzüe hamar euroetarik goiti. Bettan Hoquy kooperatifako kidea :

Xiberoko Axuria kooperatiba bere egoitza berrian sartu da Sohütan.

Mila berehün metra karratüetan bildürik dira haragiaren mozteko güneak, bülegoak eta behar direnak oro. Kabalen hiltzea baizik ez düe hortik kanpo egiten, Mauleko hiltegian. Gainera, agiri eta arau zorrotzenak betetzeko axuri eta behikiak ez dütüe güne berean mozten, Japoniako arauen segitzeko haütüa egin beitüe. Zeren eta Europan saltzen badüe gehien bat, hortik kanpo ere badüe arrakasta, axuria kooperatibako esne axurki, behiki eta xahalkia, besteak beste Japonian. Axuria kooperatiban berean, hama zazpi langile dütüe, hazle eta kideak hiru ehün direlarik. Peio Quihillalt Axuirako presidenta :

Laborantxako normetaz mintzaldia

HAU aldizkariak bere 10. aldizkaria elkiko dü neskenegün hontan. Horren kari mintzaldi eztabada bat antolatuko dü Urdiñarben. Xavier Noulhianne date kümita; ingeniur izanik, laborari bilakatu dena. Esplikatuko dü laborari mundua, ingeniur eta industria mundüa bezala NORMAz beterik dela ; horrek mozkinen estandarizatzea ekarten düalarik. Norma edo arau horiek nundik eta zentako inposatü diren esplikatuko deikü, besteak beste. Hitzordüa nekenegün hontan, Urdiñarbeko herriko ostatüan 20.30tarik aitzina.

Iratiko oihanaren hobeki ezagützeko bi aplikazio

Iratiko bortüen hobeki ezagützeko, bi aplikazio sortü dira, bata jokü bat da eta bestean aldiz, ibilaldi edo vtt-en ibilgünetaz xehetarzünak emanik dira. Altxorraren joküarekin, Akitania osoan kurritzeko parada emanik da, 33 pertsonaje atzaman behar dira, Poi’z izena düe eta bat bada gorderik Iratin, Zirrintzi deitzen da. Jokü honen helbürüa da ahal bezain beste pertsonaia atzamaitea püntü irabazteko, Heben xehetarzün güziak . Bestalde, Xibero, Garazi, Aezkoa eta Salazar, 4 bortu botingoen artean sortü düe aplikazio bat ibilaldi edo vtt ko ibil guneak erakusten dütüanak, Irati izena hartzen dü eta telekargatu ondoan zatelitaz jarraikirik da, hots ez da telefonako sarea beharrezkoa. Turisma bülegoko Maite Hontas :

Parasitismoa lantzen ari da BLE alkartea

BLE Biharko Lürraren Elkartea deitzen den laborari elkarteak, lan bat eraman dü parasitismoaz. Honen lantzeko, kabale gotzak dütüe ikertü, uste beno ondorio haboro beidütüe horiek gure üngüramenarentako Parasitismoaren tratatzeko, laborariek urtean bizpa hiru aldiz beren kabalik tratatzen dütüe, eta erremedio horik berriz ere agertzen dira barbalotak jaten dütüen gotzetan Beste arrenküra da, oraiko molekulak ez direla haboro indarrik parasitismoaren apürtzeko. Thomas Erguy eta Mattin Epherre :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan