XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ürtzo egüna Oskaxeko saretegietan!

279 ürtzorekin, sasoa ontsa abiatü da Oskaxeko saretegietan ! Bada 8 egün egün oroz ürtzo tropa ejerrik igaiten dela. Audela pasaje günea da Oskaxe ; bena azpimarratzekoa da gaitz dela ürtzoen sareetala sarraztea. Ez beita Napal edo Etxalarren bezala mendiarte edo onil bat bezala. Hortako xaparraren lanak inportantzia handia dü. Arren, Pilla Idiart-en arabera, ürtzo ikusi nahi baduzue Oskaxeko saretegietan : hobe düzüe goizanko 11orenetarik arrestiriko 2ak arte joanik ! Ta jüstoki ontsalaz astezken hontan, atzo bezala izan behar lizate pasaje ejerrik… Goazen:

Departamentüko Laborantxa Ganbarak bortüan egin dü bere sartzea.

Departamentüko laborantxa kanberaren bilküra egin da Larrainen bi arrazu nausien gatik, alde batetik erakusteko bortüko laborantxa beharrezkoa dela bortüaren intertenitzeko eta bestetik hartza, otso eta txakür-otsoaren arrenküraren aipatzeko. Departamentüko laborantxa kanberak argiki erran dü ez dela posible kabaleak bortüalat eramaitea hartza eta otsoarekin eta ondorioa izanen dela kabalerik ez dateala haboro bortüetan. Frantziako lehendakariari gütün baten bidez galteginen zaio xede hori bazter ütz dezan. Beste aipageiak izan dira iragan bedatseko hurteen ondorioz, ondamen natüral sailan ekartea departamentü osoa eta güne neketsüen dozieran, ez da honartzen Biarnoko herri andana baten baztertzea. Sébastien Üthürriague :

Bortüko eraiste besta Ligin izanen da neskenegünean

Bortüak hüsten ari dira !eta hori negüa hüllan delaen señale da.. Ardi ala behi Kabale saldoak bedera bedera eraisten dira bortütik etxaldealat. Besta eder bat izan ledin, iragan urtean abiatürik “bortüko eraiste” egünaldi bat plantatzen dü “ardi bürü beltza” izeneko elkarteak. Goizanko 11orenetik goiti Ligiko herrian izanen dira parte hartzen düen 10 saldoak, orotarat 3000 bat ardi. Merkatü eta ostatü bat izanen da ere leküan berean, eta egüna apaidü batekin ürrentüko da “ta que cante ero montana” Pantxika Maitiaren dokumentala ikusi eta. Lehentze ere, bortü gazna lehiaketa bat izanen da Phillipe Petit:

Ardiak jausten dira bortütik.

Hiru mila ardi, zazpi saldoz bortütik jautsi ziren neskenegünean, Ardi Bürü Beltza alkarteak Ligin antolatü züan ardi saldoen jaustearen karietara. Denbora eder lagün, jente franko biribilkatürik zen Ligiko karrikako bazterretan. Goizeko 11 orenetarik arrestiriko 15etara iragan dira saldoak. Memento berean ekoizpen egile eta artisauen merkatüa iragaiten zen, herriko salaren aitzinean. Bortüko ardi gazna lehiaka egin zen ere, eta Lexarregibel olhako Michel Jaragoyen-en gazna da sarrixtatürik izan. Aranolatze olhako Paradis Gaec-ak bigerren sarria eraman dü, Bagosüdürra olhako Orhi Gaec-ak hirugerrena eta Potto olhako Philippe Petit-ren gazna laugarrena. Pantxika Maitiaren « Ta qué canté éra montanha » edo mendiak kanta dezan filmak ere arrakasta üken dü eta egünaldia mahainaren üngürüan ürrentü da. Antolatzaileek dagün urteko kümita lüzatü düe oroer, botzik aurtenko edizionearen kausitzeaz. Nicolas Bengoetchea :

Mauleko kabale ehogiaren auziaren erabakia, ürrietaren 29an emanen da.

Mauleko kabale ehogiaren auzia ürrentü da eta proküradoreak galtegin dütü amanda edo isünak langileentzat ehün eurotarik lau ehün artino, berrogei ta hamar mila euro kabale ehogiarentzat eta lau mila hiru ehün euro züzendari ohiarentzat, azken honi gehitzen zaiolarik sei hilabete presontegi zürziarekin. Proküradorearen arabera, ez da dena langileen gain ezarten ahal eta züzendaria eta kabale ehotegia dira errespunsableak nausiki. Bestalde, hamalau parte zibilen abokatek galtegin dütüe damü domaiak, horik joaiten dira euro batetarik hiruetan hogei ta hamar mila euro artino. Langileak aski kuntent elki dira, besteek ez düe oranokoan beren ikus moldea eman nahi izan. Erabakia emanen da urrieta 29an arrastiriko 2ak laurden gutitan. Maite Lephaille-n erreportaia :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan