XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Maule gaineko AMAP-ak beti jente biltzen dü

Düala 8 urte abiatürik, 15 erosle eta dozena erdi bat ekoizlerekin untsa jarraikitzen dü Maule gaineko AMAP-ak. Adelü, arraultze, yaourt, gazna, bürra, oilasko eta beste edireiten ahal dira. Merkatü salerosketa horiek hitzarmen bidez finkatürik dira, hola ekoizleek badaküe aitzinetik 6 hilabeterentako zer galto badükien. Horrek segürtamen bat eskaintzen düe ekoizleer. Bestalde erosleek ekoizleekilako harreman züzenaz gain, etxalteen bisita baten egiteko parada düe urte oroz. Saltzaile eta erosleek harreman züzen hori goraipatzen düe. Erosleak :


Bernadette Prebende saltzailea :
Biarnoko bortüetan ere eüskal artzainak ebilten dira

Biarnoko bortüetan ere bortüko sasua abiatzen da, Baretous, Aspe eta Ossau-en 217 etxola dira eta horietan 75 etarat hoinez baizik ez da heltzen. Eüskal herritik ere laborari andana batek kabaleak igorten dütü biarnorat ! 6500 ektarretan banatzen dira ardi , ahuntz, behi ,zaldi eta erleak ! Biarnoko berezitarzünetan da, artzainak egoiten direla bortüan, sasu osoan eta gazna egiten da, etxola haboroxenetan, agorrilala arte. Beste urtez bezala, IPHB, egitürak lagüntzen dütü artzainak beren puxken karreatzen helikoptera eta zaldiekin ; lehen karreatzeak eginen dira arramaiatzaren 5 eta 6an. Interesatürik diren laborarier galteginik zaie izenak emaitea ahal bezain laster Oloroeko IPHB-en bülegoan. Bestalde, etxoletan, telefona sistema bat ere ezarten da sasuarentako, artzainen eta bortüan ebilten direnen seküritatearentzat. IPHB-ko Didier Herve :

Kabaleak bortüala eramaiten hasi dira artzainak

Bortüka edo kabalen bortüalat eramaiteko sasua abiatzen da egün hauetan eta iraunen dü setema ondarra arte. Laborariak ari dira beren kabalen prestatzen gero bortüko bidearen hartzeko ; Xiberoan, 256 etxaltetako kabaleak joaiten dira edo Ahusky, Iraty edo ere Oltzarte eskualdetarat. 20 bat olha edo etxola dira eta parte harzaileen artean antolatzen dira, kabalen zaintzeko , lehenago egiten zen bezala. Azken urteetan bortuka kanbiatzen ari da ,laborari etxetan langile eskazaren gatik, langileak hartzen dütüe bortükaren segürtatzeko, erraitekoa ere, geroago eta emazte haboro ikusten dela ofizio hortan. Francis Poineau artzaina :

Iragan Laborantxa saloiak bi ürrezko medailla ekarri dütü Ligira

Bata, Teuladeren etxalteala jin da eta bestea Hoberena kontserba egilen den enpresala. Biek diote medaila lagüntza bat dela, bena ez dela aski. Merkatüez gain, Teulade etxalteak, FaceBook ere egarten dü, eta Hoberena kontserbategiak aldiz, leküko ekoizlekin lan egitea eta kalitate honaren egitea dela giltza dio. Beñat Petit Hoberena entrepresako bürüa :


Isabelle Teulade :
Hartzaren kontrako agiri bat plazaratü düe 30 bat haütetsiek

Bortüko aüzapezak jüntatü dira ageri baten presentatzeko prentsari barda maiatzaren 17arekin. 30 bat dira "manifeste" edo ageri horren izenpezaleak, horien artean xiberoko mera zonbait, hala nola Larraine eta Santa Grazikoa. Ageri honek explikatzen dü asteazkenean "kümit" zirela Olorueko su-prefetarenganik hartzaren aipatzeko, bena beren ustez jadanik trinkatürik izanki, deliberatü düe ez joaitea. Gehitürik da experientzak erakutsi düala hartzak deuse ez düala honik ekarten ahal lürraldeari, eta prest direla zertako ez jüstiziaren laguntzaren galdatzera beren lürraldearen zaintzeko. 2 hartz aipatzen ziren larrazkeneko, eta geroztik 10 bat haboro aipatü dira 2018-2028 izeneko ministeritzako plan batetan, prentsan agertü dena. Jean Marc Bengochea eta Marise Othart :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan