XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Departamentuko lehen saria bildü dü Jutsiko Jean Claude Aguerre laborariaren behi saldoak

Kabale saldoen hobetzeko, urtez eta urtez eraman lana saristaturik izan da. Saria emanik izan zaio bere etxaltean, laborantxa lizeoetako ikasle, haütetsi eta üngürüneko laborarien aitzinean. Jean-Claude Aguerrek, 37 hektara soro eta 7 ektarra artorekin hazten dütü 450 ardi bürü gorri eta 45 behi gorri. ‘Herriko' markarekin joanarazten dü behi saldoa, erran nahi beita etxaltean berean sortürik, hazirik eta gizentarazirik direla bere kabaleak. Etxalteak segida bat ükenen du, bere semea laborantxan plantatü berri beita, ardi hazkuntzan. Jean Claude Aguerre saristatürik izan den Jutsiko laboraria:


Guy Estrade Departamentüko laborantxa kanberaren lehendakaria :
Gazteen laborantxa lehiaka iraganik da

Artzaingoaren süstatzeko xedean, 6 laborantxa lizeotako 44 ikaslek parte hartü düe artzain gazteen lehiakan, Domintxinen ‘Karrikondoa' laborari etxean. Lehiazaleetarik 15 hoberenak haütatürik izan dira eta parte hartüko düe esküaldeko finalan dagün astean. Ondotik, 7 joanen dira Pariserat laborantxa erakusgian iraganen den lehiakan parte hartzeko. Hortara heltzeko 7 probalditan parte hartü behar izan düe, parte bat pratikoa eta bestea teorikoa ; behar izan düe, besteak beste, erakutsi ardiak nola berexten diren, nola erabili behar diren edo zeri kasü egin behar den osagarriaren gaintitik. Aurtenko antolaldian, neskatilen parte hartze handiagoa izan da eta trebetarzüna badüela erakutsi düe, zeren eta sailkapenaren lehen hiruretan 2 neskatil beitira! Lehen hiruak Montardoneko lizeokoak direlarik. Maider Laphitz, laborantxa kanberako teknikalaria:


Jean-Philippe Carricondo, Domintxineko laboraria :
50 galtoer arrapostü bakar bat egin dü ELB-k !

Barkoxeko Uhartea ahate hazkuntzan izan zen mobilizazioarengatik, Mauleko jendarmerian, oren batez galtaketatürik izan da, Panpi ste Marie ELB sindikateko idazkaria ; pausatürik izan zaion 50 bat galtoeri ez dü arrapostü eman baizik deklarapen bat egin. Hala nula, ELB sindikata ez zela ogendant afera hontan, konzientzia baten alde lan egin düala eta Barkoxeko ahateak ez badira hil 300 bat lagüntzaileri esker zela. Auzitegiala afera eramanik bada, han mintzatüko dela ELB hitzeman dü sindikataren ordezkariak Ahate hazlea, barkoxeko auzapeza eta ELB entzunik, orai ikusi beharko da prokuradoreak afera hau auzitegiala eramaiten düanez edo ez. Pampi Ste Marie, ELB-ko idazkaria, hedexuritegitik elkitzekoan :

Marrogeiak salgai barantaila hatsarrean Urdinarbeko ardi zentroan

Marrogei genomikatu bat erosi nahi badüzüe lehen bai lehen izena eman behar düzüe Urdinarbeko ardi zentroan. Iragan urtean Urdinarbeko ardi hazkuntza zentroan, genomia sailan abiatü ziren. Lehen ardi eta marro/ahari honak hartzen zütüen axuri honen ukeiteko esperantxarekin. Orai ADNetan bermatzen dira bertan ikusteko marrogei hona datekin. Orai arte marrogeietan dira abiatü, urte zonbaiten bürüan ardigeiekin ere genomika egiteko xedea düe. Francis Fidelle ardi zentroko langilea :

Üztailan estrenatüko dü bere egoitza berria Axuriak

Axuria kooperatibak egoitza berria dagun üztailan zabaltüko dü Sohütan. Kabaleak Mauleko hiltegian eho ondotik, salmenta arte, dena Sohütako günean eginen düe. Hortako bülego, mozteko gela, hotzgailü, stokagea, eta izozteko güne bat badütüküe. Dagün merkatüeri pentsatürik eta langileentako aijaxeago aritzeko izan beharko lüke egoitza berriak. Azpimarratzekoa da egoitza berri honen %40a Akitaniako eskualdeak düala diharrüztatzen. Axuria kooperatibak 25 langile dütü horietan gazte hanitx. Peio Quihillalt :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan