Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Koronabirüs'az: Ttittikaren kronikak
Emankizüna

TUMATXAAAaAAaAaaa !!!!!!!
Artxiboan



Ikusi düzüe azken denboretan web güne hontan eta entzün irratian, eskualdeetako haüteskundeen kanpaina hatsarre ofiziala beno lehen hasi dela.
Iragan ostiralean (barantailaren 19) Euskal Alderdi Jeltzaleak eskualdeko haüteskundeentako prestatü düan zerrenda aurkeztü dü Maulen. Euskadi Europan izena düan zerrendan, departamentü hontarik kanpo ere aurkeztü dütüe EAJko haütageiak, hala nola Gilles Choury xiberotarra besteak beste.
Philippe Lartigue, Corinne Libeault eta Françoise Carrasquedo xiberotarrak alderdi antikapitalista berriaren (NPA) zerrendan dira eskualdeko haüteskundeentako. Alderdi berri horren ildoa argi da eta bere izenak ere ontsa agertzen dü. Maulen iragan astean egin aurkezpenean, bereziki bi ideia aipatürik izan dira. Batetik, zerbütxü püblikoen defentsa aipamen berezi batekin postarentako, salatzez herri hanitxetan sasi zerbütxü püblikoa baizik ez düela, agentzia bat ez beita, beren iritziz, hüilanik ere posta bülego bat. Beste aipamen bat üken züan ere Gamere-Zihigako eskolaren zerratze deliberoak, sinbolotik hürrünago joaitez, NPAko kideen ustez hortarik landa eskola hanitx zerratürik izanen beita Xiberoan, errentagarritarzünaren izenean.
Atzo (barantailaren 18) Paueko auzitegian, aküsazioko abokatü nagusiak 2 000 euroko isüna eta izenaren debeküa galtatü dü Eüskal Herriko Laborantxa Ganbararen (EHLG) kontre. Baionako auzitegian iragan zen lehen auzian EHLG xuritütik izan bazen ere, prefetak dei egin zeion ordünko erabakiari eta atzoko auzian bi aipagei baziren : alkartearen izena bera eta bere eginkizüna. Bena auzian, bereziki izena eta bere frantsesezko ützülpena dira aipatürik izan. Gehitü beharko dügü azkenik EHLGren aldeko lekükoen artean xiberotar bat bazela, Jean Foirien, laborantxan plantatü zelarik alkartearen lagüntza üken züala erraiteko. Deliberoa maiatzaren 6an emanik izanen da.



Ostirale hontan (barantailaren 12) Alain Lamassoure UMPko haütetsia Sohütako ikastolalat agertü da bi egün lehen jakinaraztez jinen zela. Ez zen deüs ere hitzemaitera horra, bena bai kanpainaren baitan kasetalariak biltzera. Hiru galtoetaz bere iritzia jakin nahi izan dügü. 

