XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Sü Azia alkarteak abiarazi düan sos biltze kanpaña edo Crowdfunding delakoa bide honean dela jakinarazi düe alkarteko ardüradünek.
Süstengüa, Euskal Herri osotik jin da gehienik, bena ere bai Biarnotik, Parisetik bai eta mündü zabaletik.
6000€-ren biltzea düe helbürü eta jadanik 4500€ bildü dütüe.
Sü Aziako ardüradünak botzik agertü dira kanpañak hartzen düan bideaz, eta erran deiküenaz gogoa eman deie ere hasi lanaren jarraikitzeko.
Orain hilabete bat batzen zaie azken 1500€-en biltzeko, emaitzak egiten ahal dira bulbintown.com internet günean edo xüxenka helarazten ahal dira Sü Aziaren egoitzala, Mauleko Ondarrearen etxean.
Marcel Bedaxagar:

Musika ekoizpen elkarte bat edo aijago erranik « label » bat sortü berri düe hiru aspaldiko lagünek. Olivier Chimix, Peyo Cachenaud eta Jeremy Garatek eskaz bat senditzen züen horren aldetik.
Egia oraiko labelek ez dütüela aija talde txipiak lagüntzen, eta hartakoz surprisa hon zobait hütx egiten dütüela.
Jeremy Garatek « larrazkena » bere studioa sortü dü düala ez aspaldi eta honen bidez ondoko ürratsak aijatü behar lütüke.
Konkretoki taldea gustüko balin badüe, diskaren grabapena, axala edo orano diskaren banatzea kudeatüko düe.
Beren filosofiaren begiatzez, RESEDA izeneko labelaren kideak nahi lükie kalitatezko label bat bilaka dadin.

Urtarilaren 10etik goiti herriz herri iganen dira igande oroz apirilaren 10an, hokiko bestekin ürrentzeko.
Momentüko, Julie Ahaspe dantza erakasleak, Battitta Berrogain eta Alain Guimont errejentek azken eginahalak egiten dütüe atzamaiten dütüen hütsen xüxentzeko.
Berrikuntza edo hobeki erran, kanbiamen zonbait izanen dira aurten : xorrotxen partez artzaintsak izanen dira, eta buhame taldea emaztez baizik ez da osatürik. Erran behar da neskatila haboro badüela pottiko beno.
Taldea aski gazte da eta eüskaldün eskasarengatik zonbaitek bi kargüetan ariko dira. Horrentako kerestuen joküa goizan baizik ez da emanik izanen.
Horrezgain Battitte Berrogain-ek 3 kantore berri sortü dütü, entzüten ahalko dira eszena jokü berriekin batetan.
Battitta BERROGAIN:


Julie AHASPE:

Léa Etchegoyhen eta Maider Heguiapal:

DOI izenarekin, Maddi Oihenartek bere seigerren dizka plazarratü berri dü, lan hontan Jeremi Garat sohütar müsakalariaren lagüntza üken dü . 11 kantore biltzen dütü diska berri honek. Kantore xahar bezala, Zeta Haria kausi leite, errepertorioko, Bernat Etxeparreren Emazten Fabore edo Jean Battit Elizanbururen Txori Hegalari. Besteak orro aldiz berriak dira, bat Leire Bilbao olerkariarena, Maddik berak idatzitako bat,eta ekarpen handiena Maddiren betiko lagüna den Itxaro Bordak eginik.
Müsika lan eta ekoizpena aldiz, Jeremi Garat Sohütar soinü egileak dü egin.
Maddi Oienart:



Arño Hegiaphal Üharte-ren hiltzearen lehen urte bürüaren karietara, kantaldi omenaldia eginen dioie lagünek, neskenegün hontan gaüko 9etan Sohütako elizan.
Arño Hegiaphal laborari sindikalista, herriko haütetsia, aberzalea, eta idazlea izan zen. Kiristi hümanista zen ere halaber eta ez züan gordatzen. Bere ideien alte güdükatü züan beti.
Sohütako elizan beraz kantaldi omenaldia eginen zaio. Kantan ariko dira, Mixel Arotce Zartantxü, Jean Mixel Bedaxagar, Eñaut Etxamendi eta Jean Louis Hariñordoki Laka, Beñat Sarasola eta Eneko Labegeri, Luxi Etxekopar Camus, Erramun Martikorena, eta Sohütako kantariak.
Jean Louis Davant bere lagünetarik zen, eta antolazailetarik:



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan