XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Kanta Xiberoa elkarteak, Mendiz Mendi kürra antolatzen düana, kantari txerkatzen dü.
Biltzar nausitik hori elki da, bai eta ere kantaldi egitea txerkatzen düela.
Azken 2 urteetan Mendiz Mendi kürrak kantaldi bat baizik ez dü eman berak , besteak Singa Singa elkarteko beste 2 kürrekin (Chorosame eta Grain de Phonie izenekoak).
Oraiko Mendiz mendi taldeak 30 kantari badütü, gorenian 60 zirelarik. Singa singako 3 kürrak elgarrekin 100 bat kantarietarat heltzen direlarik.
Mendiz mendi kürran sartzeko interesatürikdiren oro honki jinik dira eta jakin errepikak asteart gaüaz direla, 8.30tarik 10.30tara, Alozeko  ‘pole petit enfance’ edo haurtzaintegian.
Urtearen eta geroaren bilana egiten deikü Felix Laxague, elkartearen presidenta:

Sü aziaren Biltzar nausia igan da iragan neskenegünean, Mauleko ondararen etxean.
Urteko bilana egitekoan, sos arrenkürak badütiela aipatü düe. Zor zonbait ükenik, düala hilabete bat hasik düen crowfunding kanpainan esperantxa handiak ezarten dütü bere lanaren jarraikitzeko.
Sü Aziak xiberotar kantoreak biltzen dütü eta Azken 20 urteetan bildürik izan den kantore funtsa aberats bat badüe eta hori pübliko ezartea ments zaie.
Xiberoko kantoreen transmisioaz ardüratzen bada elkartea,  Xiberoko kantatzeko manera definitzea eta horren erakastea kantarier helbürü gisa ezarri dü dagün urteentako.
60 egün (2 Hilabete) ments da crowfunding-aren ürrentzeko eta Xiberotar kantorea maite düen oroer dei egiten dü JM Bedaxagarrek elkarteari gero baten segürtatzeko.
Jean Michel Bedaxagar:

Mauleko Libürütegian, Euskal Fondoaren estrena ofiziala egin da iragan neskenegün goizan, Natxo de Felipe Oskorri taldeko kantariaren presentzian.
Düala urte bat jadanik, Eüskaraz diren libürü, konpakt diska ala dvd biltzen dütüan xokoa plantan da Maulen, bena orai xokoak denbora erdiz animazaile Eüskaldüna dü, Maider Bedaxagar.
Euskal Fondo honek, 1000 libürüz, erdia haurrentako, 400 Kd-az, eta Dvd andaba batez osatürik da (Baküna show, Barbau Hamalau, pastoraleko dvdak etc.....)
2015ean, 800 libürü prestatürik izan dira, horrek probatzen dü galtoa azkarra dela eta düdarik gabe eskeintza aberasten bada, orano handitüko dela jakitez eüskara gerogo eta aijago erakurtzen dela, adin oroetan.
Maider Bedaxagar:



‘Beste aldekoak’ izeneko ikusgarria neskenegün hontan Atarratzeko Peillenea ostatüan emanik dateke.
Delako elgarrizketa bat dateke  Lexantzüko Peio etxekopar eta Irunako Asisko Urmenetaren artean. Bata Lexantzütik Bilbora joan beita, bestea aldiz Iruñetik Oztibarreko Hoztara eta Xiberualat jin delarik.
Beren biziako ustegabekoetaz abiatüko dira kondatzeko Pirineoen bi aldeen kütxatzea.
Antzerki bat ez balin bada ere, ümore eta erria lagün arteko elkarrizketa bat izanen da.
Oroer agitü zaükü ‘beste aldeko’ batekin elestatzea, edo harat joaitera. Beste aldea ez beita bortxaz Espainiakoldea, Xiberotarrentako Manexa bera izaiten ahal beita!
Ordüan momentü goxo baten iragaiteko parada emanik zaüzüe bihar gaüan Atharratzeko Peillenea ostatüan, gaüeko 20.30tan.

Euskal Herrian Euskaraz, Bioletaren Martxa, ala Aita Semeak bezalako kantoreak gozatü dütüe, neskenegünean Mauleko Jaï-alaïean bildürik ziren belaunaldi güzietako 1500 jenteek, Oskorri taldearen Ipar Euskal Herriko azken kontzertüan. Hatsarretik ürrentzealat artino, taldea eta püblikoa algarrekin kantan jauntsi düe, erakustez 45 urteen bürüan, zer eragin ützi düan Oskorri taldeak Euskal kantagintzan.
Kantaldiaren denboran, Natxo de Felipe kantariak, eskertü nahi izan dütü taldeari hitzak eskeini düen idazleak, bertsolariak, eta müsikalariak.
Orai azken azkena emanen dü Oskorri taldeak Bilbon Arriaga antzokian, azaroaren 22an arrestiriko 19.30etan.
Laurentx Etxegoin gure lankidea han zen, eta ikusleen botza ezagün da bere mikroan:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan