XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Euskal harriaren ABDak deitzen den filma kolektiboa ikusten ahalko dateke, gaur Mauleko Zinka ostatüan.
Katihotsak elkarteak dü film xede hori eraman. Euskal Herriko 26 film llabür edo llabürmetrajek osatzen düe Euskal hArriaren ABDak deitzen den filma hori. 26 horietarik 2 Xiberotik horra dira. Pette Etxebarria eta Elza Oliarjek eginik.
Zinegile profesionalak, amatürrak eta lehen aldiz kamera bat hartü dütüenak ere beren sorkuntza egin düe.
Film kolektiboa lotsa, zientzia fikzio eta fantasiazko laburmetrajez osatürik  da. Llabürmetraje bakotxak ez dü 5minüta beno haboro iraünten. Orotarat, filma kolektiboak  1.30 oren iraüten dütü.
Gaur, Euskal hArriaren ABDak deitzen den filma kolektiboa EH osoan estrenatürik dateke; eta  gaüko 9tan Mauleko Zinka ostatüan ikusten ahalko dateke.
Pette Etxebarria bideoegilea:



Xiberoko, Sü Azia alkarteak sos biltze kanpaina bat abiatzen dü crow-founding edo patzuergoako maneran!
Sü Aziak ,azken 20 urteetan , lan bat eramaiten dü kantore bilketan  eta ehünka kantore eta beste gisako grabatze dira bildürik  izan, 1960an hasirik orai artino.
Horik oro numerisatü eta sailkatü dira, hatik lana ez da osoki bürüala arte eramanik eta hortakoz da sos biltze kanpaina abiatürik.
6000 euro biltzeko xedea düe 3 hilabete barne.
Emaitzak egin behar dira : bulbintown.com/projecto/suazia. Emanen düzüen sos heinaren arabera, opari edo eskaintza bat ükenen düzüe.
Allande Zokarrotz:


Jean Mixel Bedaxagar:


EKE Euskal erakunde publikoaren Dokümenatalaren zikloa Xiberoalat heltzen da astearte gaü hontan. Parda hontan bi dokümental ikusgei dirateke Maule Baithan. 8ak eta erditan Santazin famatürik den Sandra Otten dokümentala hedatürik dateke, non ere 80ko hamarkada eta ordünko problematikak aipatürik diren. Philippe Etchegoyhen hor dateke ere bere libürüan aipatzeko eta ordünko Xiberoko gizartearen aipatzeko. Ondotik "Maskaradak" Jean Dominique Lajoux-ren dokümentala, Ligi eta Pagolan artean 1968ko maskaradak direlarik agertüko hor. Bera eta Mixel Etxekopar hor izan behar lükie maskaradaren aipatzeko.
Philippe Etchegoyhen gure kümita zen gaüaldi honen aipatzeko:

Mauleko libürütegian, eüskal libürüen üngürüan alkarretatze bat eginen da ostirale eta neskenegünean !Berriki zabaltü den euskal funtsaren estrena eginen da, Natxo de Felipe, Oskorri taldeko kantariarekin eta hitzordü desbardinak badira 2 egünez. Hitzordü nausietan, ostirale gaüan 18.30: Gabi Etxebarne eta Audrey Hoc jinen dira,” sur les pas des disparus d’Argentine “ libürü DVD aren presentatzera. Neskenegüna, egün nausia dateke ,eztabadak , animazioak eskentüko dira egün osoan, estrena Natxo de Felipe-ekin, goizanko 11etan datealarik. Gehitü behar da ere, Mauleko libürütegia mediateka bilakatüko dela. Beraz hebentik aitzina DVDak ere jesaiten ahal dateke, izan pastoral, Barbau Hamalau edo Bakuna Show ikusgarriak.
Maider Bedaxagar:

Dagün üdako pastorala Atarratzeko herriak emanen dü eta Jean Pitrau, herriko laborari sindikalistaren istoria kontatüko.Pier paul Berzaitzek izkibatü dü pastorala, bere ustez Jean Pitrau en bizian denak beitziren pastoral baten egiteko.Jean pitrau ek, laborari ttipien alde lan egin züan, Edgard Pisani , ordünko laborantxa ministroa ekarrazi züan Xiberoalat erakusteko nolako baldintza txarretan lan egiten züen laborariek. Basa eskola bat muntatü züan bere kartielean , Larsac en ere izan zen eta gazterik zentü 45 urteetan.140 jente agertu da neskenegün gaüan Atarratzen egin lehen bilkürala eta pastorala orai abiatürik da .JP récalt izanen da errejenta, kantoreak Pier paul Berzaitzek eramanen dütü eta arropak aldiz Erramun Garciak.Pastoralaren lehen mustraka izanen da barantailaren 5an eta emanen da Atarratzeko arrabotüan, uztaila 24, agorrila 7an ; Otxagabian agorrila 15 an eta Parisen Chatelet antzokian setemearen 17an.
Pier Paul Berzaitz:


Marcel Errecaret:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan