- Kultura
- Agerraldiak: 1856
Gaztelüko lagünek 2015eko urte aberatsa üken düe
"Les amis du chateau" edo gaztelüaren lagünak alkarteak ere bai bere biltzar nausia egin dü Barantaila hatsarre hontan, eta botzik zen jente hanitx hüllantü beida, Ikerzaleak eta Xiberoko Zohardia alkarteko kide besteak beste.
Ikusgarri handirik ez bazüen egin 2015an, bigerren ondarearen aste bat (journées patrimoine) antolatü düe agorrilan. Aste horrek arrakasta hanitx üken dü, egün oroz 80 eta 150 jente arteko taldeekin Mauleren bisita eginik izan da. Astea espartinaren bestarekin ontsa agitü da, eta honek arrakasta eder hau explikatzen ahal dü.
Aurten berriz ere aste hori antolatüko düe, bena gaüez. Berriz ere Maule eta Xiberoko Istoriaren ezagützeko parada badateke.
Horrezgain lehen gerla mundüala ehün urteak direlakoz, nahi da urtea markatü.
Orhitaraz dezagün ere alkarteak 10 urte bestatzen dütüala aurten.
Joel Larroque Elkarte bürüa :