XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Atarratzeko "Jean Pitrau" pastoralak bere süjeta badü!!
Johane Etchebarne "Ajia"k düke Jean Pitrau laborari eta sindikalistaren kargüa.
Neskenegün gaüan dü Jean Pierre Recalt errejentak bere kargü banatzea egin.
Beste kargüetan Cecile Etchebarne Jean Pitrauen arrahaurra eta Guillaume Hastoy  banderazainak izentatürik izan dira.
Entrada Jean Michel Laxaltek emanen dü eta sortida Marcel Errecaret eta Lorea Iriartek dükie.
Trebatze lanen finkatzera baizik ez zaüe orai batzen. Lehen emanaldia Uztailaren 14an dateke Atarratzen.
Johane Etchebarne Ajia:


Jean Pierre Recalt Althabe errejenta:

Marcel Errecaret "Atarratze jauregia" alkartearen presidenta:



« Une jeunesse allemande » film dokümentala hedatürik da gaüko 8ak eta erditan Maule Baithan.
Hau izeneko aldizkariak bere 5. agerkaria elki dü hilabete hatsarrean eta magazina agerrarazten düen aldikal, gaüaldi bat antolatzen düe .
 Aldi hontan film gaüaldi bat antolatzen dü Maule Baitha zinema salan eta Jean-Gabriel Périot filma egilea ere hor date.
Filma beno, dokümental bat da artxibetako irudietarik bildürik dena.
 1965/1977 arteko alemania dü aipatzen eta nola zonbait borroka armatura igaran diren, halanola famatürik den « la bande à Badder » taldea.
Hau aldizkarian parte hartzen düan  Peio Cachenautekin  mintzatu gira:




6 ttantorentako, Mañex Mouesca eta Marcel Calderon Beskoitzeko kusiak EHko txapeldünak dira Urdinarben. Bilboko Iñaki Perez eta Juanma Lopez-eri nausitü dira.
Neskenegünean gaüko 8etan, horien artean ürrentü da finala, goizean EHko 7 probintzietako 128 bikote kanporaketak jokatü dütüe.
Urdinarben iragan da egüna, joan den azaroan 2000 bikoterekin hasi zirelarik 8.EHko mus txapeldün izaiteko zoingehiagoka.
Antolatzaile zen Bil Xokoako Bixintxo Etxegoiberri :


EHko txapeldün den Beskoitzeko Mañex Mouesca :


Johane Etxebestek bere lana jarraikitzen dü Xiberoko dantzaren builtarazteko !IDB edo iparraldeko dantzarien biltzarrako langile da Johañe Etxebest eta parada hortan honanbeste xede joanarazten dütü. Horien artean « Masterclasse » izenekoa, lizeoko ikasleek Baxoa edo Baccalaurean dantza opzione gisa presentatzen düe.
Bestalde beste xede bat da Xiberoko dantza eskolen arteko harremanaren indartzea.
Azkenik, Maskatrük xedea hegoaldeko dantza taldeekilan elgar kurutxaze egünaldiak ere hasi dira.
Xede hanitx beraz, zoin diren eta zertan diren erraiten deikü Johane Etxebestek:



Konpany Beritzak bere biltzar nausian urteaz bilan baikorra eta xede berri zonbait aipatü dütü.
Aintzineko bi urteetan « Baküna Show » dantza ikusgarriak gaitzeko arrakasta üken züan, bere 8 emanaldietan kasik 8000 ikusle bildüz, erdia Xiberoan bera hüllantü zelarik.
Ber bidean jarraikiz, beste dantza ikusgarri bat plantan emaitekoa düe 2017 urteko larrazkenean. Ikusgarri hori euskal eta xiberotar mitologian oinarritüko da.
Beste xede jarraikitzen düe süstengatzen. Horien artean, Master Classe delakoan Xiberoko lizeoetako 18 dantzari  biltzen dira aste oroz, eta baxo urte ürrentzean bakotxak sorkuntza bat eskeini behar dü.
Johane Etxebest, dantza erakasle eta konpany beritz alkarteko kide:



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan