XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Euskal herriko mus txapelketaren finala iraganen da neskenegün hontan Urdinarben eta Euskal herri osoko 7 herrialdetako 128 muslari hoberenak  leian izanen dira.
Azaroatik Urtarilalat, 250 bat  herrietan kanporaketak egin dira, 2000 bat bikoteek parte hartü düe eta kanporaketa horietan sailkatü direnak Urdinarben izanen dira neskenegün hontan.
Finala Xiberoan delakoz , xiberotarren parte hartzea emendatü da , 55 ekipek parte hartü beidüe kanporaketetan eta 8 ekipa salkatü finalarentako.
Goizanko 9 etan abiatüko da leiaketa Urdinarbeko herriko salan, kanporaketak eginen dira arrestiko 2ak arte gero bazkaria xistera ostatüan eta han berean finala laurdenak , final erdia eta finala jokatüko dira.
Alain Mugordoy:



"Hau" izeneko aldizkariak bere bostgerren ageraldia elki dü.
2014an hasirik, 6 hilabete oroz agerkari bat egiten düe dozena edo 15 jendeek landü düen obra batekin. Argazki, marrazki edo olerki llabürrak edireiten dira. Idazlan horiek aipamen ezberdinak jorratzen dütüe, izan filosofia, politika, laborantsa, zinema, historia ala beste.
Hau aldizkarian presentatzen deikü Allande Etxartek:


Hau izeneko agerkariak Xibero Bio saltegian, eta Mauleko mediatekan edireiten ahal dütützüe.
Bestalde agerkari berri bat agertzen delarik gaüaldi bat antolatzen düe; martxoaren 11an beraz,  La jeunesse alemande” izeneko dokümentala ikusgari date Maule Baithan.
 Beren webgünean edireiten ahal dützüe ere aitzineko edizioneak “hau.eklablog.com” helbidean.

MASKATRUUUK !!IDB, euskal dantza federazioko Johane Etchebesten langilearen lanatik abiatürik da Maskatrük xedea.
Helbürüa, dantza talde esberdinekin elkar ezagütza eta trükaketaren builtaraztea, egünaldi berezien antolatzez, eta biharamenean algarrekin maskaraden ikustera.
Lehen hitz ordüa, Aintzindariak elkarteko eta Idauzeko dantzarien lagüntzarekin Idauzen iraganen da, Idauzeko dantzarien eta Elgoibar gipuzkoako dantzariekin.
Halere deneri zabaliik da hitz ordüa.
Neskenegün arrestitan , mustraka bat eginen da non ere bakotxak bestearen dantzaren ikasteko parada badükian, ondotik gaüaldi bat kantorez pintxo eta imur honean.
Larraneko taldearekin martxoaren 20an Ortzadarrak taldea jinen da biharamenean Santagraziat joaiteko.
Apirilaren 10an aldiz, Urdinarbe eta Muskildiarrek Bizkarki Azkoitia ondoko talde bati batzarria eginen dü ber espiritüan.
Johane Etxebest:



Mendi Liliak 30 urte betetzen dütü aurten!!
1986 sortürik, frantsesezko irrati baten sortzeko xedearekin abiatü ziren, ordüan Xiberoko botza baizik ez beizen Xiberoko aktüalitatearen aipatzeko.
30 urteko urtea markatü nahi düe. Lehen hitz ordüa irratian berean igaranen da, martxoaren 12an 30orenez jarraikian antena begiatü nahi beidüe. Uda hontan aldiz, uzatailaren 16an Mauleko bestekin ber zoinean, kantaldi bat Maule Baithan antolatüko düe, grabatürik datekiana.
Larrazkenean ürrentzeko, « radio palombes » beren emanaldi famatüak ere gija batez bestatü behar lütüke 30 urteak.
Mendi liliak lau langile eta 30bat lagüntzale badütü irratian joanarazteko.
Gilles Choury Mendi liliako animazale:


Philippe Udoy Mendi liliako animazale:


Sü Azia xiberotar kantorea babestü nahi düan alkarteak 10 000bat euro bildü dütü bere crowfouding sos kampanaren bidez !!
6000 euroko helbürüa  aidez gainditü dü beraz, eta sos horekin beren zorren pakatzeko parada badüküe, bena geienik haidürü ziren xede zonbait abiatüko dütüe.
Beren lehentarzünetan, jarraikiko düe xiberotar kantorearen soinüen biltzen eta zerrendatzen, Jean Mixel Bedaxagarekin xiberotar kantatzeko maneraz ikastaldiak antolatüko, eta Allande Zokarrotzek lantürik düan « xiberoko egünaria » 1886 abiatürik 30urtez agertü zenaren ageraztea libürü batetan.
Xedeak ez dira eskaz, eta abantsü hil zoinean zen alkarteak seküla beno bizirik da orai.
Allande Zokarrotz:



 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan