XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Bada orai lau urte Xiberoalat ez dela jin Amaia Riouspeyrous .
Neskenegün gaüan 9tan Maulerat horra da Maule Baithako salan. Müsikaren egünean zen bere azken kontzetüa Xiberoan. Geroztik düala bi urte beste diska bat elki dü.
Diska Hortik eta berrikuntza zonbaitez osatüko da bere neskenegüneko gaüaldia. Erran behar da hain bat soinü egilekin jinen dela Amaia.
Berak antolatürik dü kontzertü hau, egia kantaldi güti baizik ez dela antolatzen krisa denboretan.
Leküak edireiten ahal dira Xibero bion edo Intermarcheko Jean Etcharten prentsan.
Amaia Riouspeyrous:




Ateliers des mus’arts elkarteak mintzaldi bat antolatzen dü neskenegün huntan. Elkarteak marrazki kurtsoak eskeintzen dütü, Monica Ugarterekilan, izan haur ala gehitiendako. Horrez gain mintzaldiak antolatzen dütü ere.
Aldi huntan Cecile Izambert dateke kümita, hura margolari izateaz gain, lehenoko tekniketan eta partikülarzi erdi aroko tekniketan berezitürik da. Mintzaldian, erdi aroan libriak zütüen inportantzia eta nola apaintzen züen manera aipatüko dütü.
Hitzordia neskenegün huntan Mauleko libürütegian dateke arrestiko 14.30tan.
Ateliers des mus’arts elkarteko Thomas le Coeurek mintzaldia presentatzen deikü:

Euskal herriko mus txapelketaren kanporaketak abiatü dira egün hauetan,  8 gerren edizionea da aurtenkoa eta 7 probintzietako finala Xiberoan eginen da martxoaren 5an.
Artean, probintzia bakotxetan kanporaketak eginen dira, urtarila ondarrean ürrentzeko eta probintzia bakotxetan finalak egiteko ber egünean,  barantaila 20 an.
Xiberoan kanporaketak eginen dira Ozaze, Ligi Athei ,Zinka ostatüan eta Urdinarben ; oranokoan Urdinarbeko kanporaketa egüna baizik ez da finkatürik, urtarilaren 15an gaüko 8 etan Xistera ostatüan.
Beste probintzietako kanporaketak jakiteko noiz eta nun diren bada web güne bat, ehmus.eus.
7 probintzietako finala Xiberoan izanez, Xiberoko antolazailek nahi lükie xiberotarrek parte har dezen saldoan  edo zoin herrietako kanporaketan parte hartzez.
Alain Mugordoy:



Sohütan atzo arrestitan, maskaradaren sasoa abiatü da azkenean.
Bere berezitarzünak ekarri dütü, Xorrotxen ordez arzaintxen jokoarekin, eta Buhame andereena, bai eta artetarik egiten den bezala hartzaren presentziarekin besteak beste.
Oritarazi edo azpimarratü behar da aurten, 35 arizaleetarik bakarrik 12 potikoak direla eta ondorioz, maskarada emazte ikuspüntütik bideratürik da nausiki.
Azken hilabeteetan eramanik izan den lana agertü da atzo, so egile hanitxek oritarazi düen bezala. Orai hitzordüa emaiten deizüe Sohüta-Hokiko gazteek dagün igantean Muskildin.
Maskarada hüts egin badüzüe honen biuldüma eijerra heben:

 

Aitzinetik leküak orro saldürik izan ziren eta Maule baita zinema sala bete betea zen neskenegün gaüan, nondik nora, dantza ikusgarria ikusteko eta jentea gozatü  da!
Maritzuli dantza konpainiak, xiberoko dantzetaz egin lan lüzearen ondorioz, Ion Iruretagoyenak erakutsi nahi izan dü armadatik horra zirela dantzak.
Denboran, Xiberoko gazte zonbait joan ziren armadaren egitera eta han dantza ikasi züen, Xiberoala berriz ützüli ondoan dantzak erakutsi zütüen eta erakasle horietan zonbait famatüak izan ziren.Hala nula Barkoxeko Martin Hégoburu Heguiaphal, honen familia eskertü dü Yon Iruretagoyenak ,Martin en ordünko argazki batekin.
Yon Iruretagoyena ez da hortan batüko eta dantzak ikertü ondoan xiberoko maskaraden ikertzen hasi da.
Jon Iruretagoyena:



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan