Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Xorrotxen kronika
Emankizüna



Lozerra, ekei kimikoak eta beste etsai zonbaiten gatik, erlezaingoa gerogo eta haboro egoera txarrean da. Asiako lozerrak alde orotan abiadüra handian hedatzen ari dira eta erle kobainak desegiten dütüe. Lozerren habiak apal eginik direlarik, jenteentako ere zinez lanjerus izaten ahal dira. Hatik, nor nahik parte hartzen ahal dü lozerren kontreko güdüka hortan gehitü deikü Jean Beaudeant-ek. Informazionearen zabaltzeko konferentzia bat antolatzen dü Eüskal Herriko CIEP egitürak martxoaren 4ean gaüko 20.30etan Mauleko zerbütxü günean. Zoin diren lanjerak ? Nolaz hain zale barreatzen den ? Zer egiten ahal den haren kontre ? argitüko dü berezilari batek eta ondotik "Frelon asiatique, un loup dans la bergerie" filma hadatüko da.
Nontik horra giren norat joan jakiteko ! Lurrari hüilantzez, nor beraren hedapenaren süstatzeko formakuntza berri bat eskentzen dü Oiergiko Orhantza alkarteak. Aste batez, etxaltearen egün oroztako bizia deskubritzen da lanaren bidez. Lürrarekin galdürik izaten ahal diren harremanen berpiztea, bere bürüaz eta mündüaz beste ikuspegi baten zabaltzea eta biziaren norabide berrien gogozkatzea dira formakuntza honen helbürüak. Ikastaldia Oiergin den Anita Duhau Pedroniaren etxaltean eskentzen da. Xehetarzünak «

Iragan bedatsean,Xiberoa Herri Alkargoak galteginik, MAAP (Mission Agro Alimentaire Pyrénees) egitürak, lan bat eraman dü Xiberoko ezne ekoizleetaz, beren errealitatearen ezagützeko eta sail horen indartzeko. Barantailaren 14 eta 15ean, Urdiñarbeko Denen-Etxean, MAAP egitürak bere lanaren emaitzak zabaltü dütü. Hor ziren, Ossau-Iraty sor marka, Zalgizeko gazitegia , AFOG, Idoki eta Departamentüko Interprofezionearen ordezkariak, besteak beste. Inkestak erakasten dü, Xiberoan, eznea gehien bat gaznatzen dela, eta sail hori orano indartzen ahal dela. Plantatzen diren gazteak dira haboroenik gaznatze hortaz interesatürik. Haatik, formakuntza beharra sendi düe, salmenta sailan berezikiago.
Xiberoko erreketan huraren kalitatea hobetü bada azken urteetan, orano hobetzen ahal da ! Hona zer erranik izan den
Herots gütigoekin, hartz berri baten sartzearen alte, 16000 petizione ekarri dütü Cap Ours Kolektiboak iragan ostiralean Paueko Prefektürala. Hartz berriaren sartzeaz gain, hartzaren geroa bermatüko düan berriz sartze programa bat galdeginik izan da petizionean. Cap Ours kolektiboak azpimarratü dü ere, legalki Frantzia behartürik dela pireneetan hartzaren salbatzea. Alte ala kontre legeak jadanik trinkatü düan eztabadatik hürrüntü behar dela gehitzen dü kolektibo honek, algarrekin geroa iraünkor baten asmatzeko.











