Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Asteko argazkia
Emankizüna



Hartz baten ekarteaz Biarnoko bortüetan, iragan abentü ondarrean hasirik den kontsülta, ostirale hontan ürrentüko da. Ossau-Irati sor markak barne kontsülta bat egin dü 418 gütün igortez. Aste hatsarrean, beren ikus moldea eman züen 121 artzain-laborarietarik 119 kontre agertü ziren jadanik eta 2 alte.
Etxalteen eta bortüaren artean diren alhagiak haboro eta hobeki baliatzeko,
Aitzineko egünetan, hartzaz abiatürik den kontsülta aipatzen geneizüen eta hitza eman geneion André Cazetier Mourenxeko aüzapez ohiari. Kontsülta, üngüramena zaintü behar zela konzientzia harazteko parada zela erraiten zeikün. Aldi hontan, Sébastien Üthürriague Larraiñeko aüzapezari hitza eman deiogü. Sébastien Üthürriaguen araberan, kontsültak ez dü interesik, jakitez deliberoa aitzinetik hartürik dela eta arrapostü emanen düen gehiengo handia, hartzaren sararazteko alte dela. Bestalde, Larraineko Herriko kontseilüa kontreko delibero bat hartüko düala baieztatü deikü. Ondoramen txarrak izanen direla bortüko laborantsarentako gehitü deikü eta turismoari ere ez zaiola deüs honik ekarriko. Audela afera hontan, lürraren jabegoa eta libertate galtzeko arriskü handia badela Sébastien Üthürriague Larraiñeko aüzapezaren ustez.
Eüskal Herri osoko Bio identifikazio baten sortzeko gogoeta eramaiten ari da
Egüberriko axüri merkatüa uste beno hobeki iragan da Xiberoko CAOSO eta AXURIA kooperatifentako. Bien artean gütti gora behera, 64000 axüri saldü dütüe. Salmentaren % 90a Espaiñako merkatüan egin da eta laborarier 3.70 eta 3.85 euroren artean kiloa pakatürik izan zaie. Üsatü konkürentzia Aveyron eskualdearen ganik ez da hainbeste senditü, hanko axuriak Italiako merkatüan saldürik izan beitira. Frantziako merkatüa aldiz, oso txarra izan da. CAOSO kooperatifako Jean Marie Etxegorriren araberan, frantsesek beste aragi mota erosi düe, hala nola basa ihizea. Urte hatsarre hontan prezioak jadanik tipitzen hasi dira. AXURIA kooperatifak, pusketan saltzen den axuria merkatüan ezarriko dü indarra eta CAOSOak aldiz karkasak kongelatüko dütü, aragia berantago saltzeko, bataz besteko 3 euroko prezioa etxekitzeko esperantxarekin.



