XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Iragan astean, "Departamentüko Hurzainak" edo «Office National de l' Eau et des Milieux Aquatiques»ko kideek, Mendikotako Ühaitz bazterrean, arrainak ikertü dütüe. Arrainak biribilkatü ondoan, sare bati esker bildü dütüe kontatzeko, pezatzeko, neurtzeko eta mota ezbardinen biltzeko. Ikertze lana egin eta, arrainak ühaitzean arrezarri dütüe, arrantzükatzeko izateko gisan. Urte oroz, departamentüko erreka ezbardinen üngürüa egiten düe, beti ber leküan konparaketen egiteko.
Aurten, Gael Denis, Pariseko "Historio Natüraleko Müseoko" ikerlaria hor günüan, Ühaitzatik Aturri ibaira artino arrain süerte zonbait hor baizik ez beitira atzamaiten : Txipa eta Talamazoka. Alain Borda hurzainak erran deikünaren araberan, departamentüan Ühaitza da erreka xahüena.

Entzün Alain Borda hurzaina :


Entzün Gaël Denis "Historio Natüraleko Müseoko" ikerlaria :

Ossau Irati sormarkaren biltzar nausia aitzin, ohi den bezala, sormakaren famili ezbardinen biltzarrak egin dira aste hontan. Etxe gazna egileen jünta astelehenean egin da Mauleko Ansoenean. Biltzarrak, aipagei andana baten eztabadatzeko parada eman dü, hala nola, sormarka zertan den ?, bazkatzeko manerak, sormarkaren ükeiteko bete behar berriak, edo merkatüetan gazna arrasalzaleekin dütüen arrenkürak. Etxe gazna egileen ikusmoldea ekarriko da, Ossau Irati sormarkaren biltzar nausian, ürrietaren 28an ostegünarekin Aretan arrestiriko 14etan.

Entzün Frantxoa Tambourin, Ossau-Irati sormarkako etxe gazna egilea :

Egoera düdakorra izanik ere, garapen perspektibak badirela iragarririk izan da igaran ostiralean Maulen egin den Axuria kooperatifaren biltzar nausian. Baikortarzün hunen froga da, hilabete hatsarrean hartürik izan den arakin berria. 14etara heltzen da orai kooperatifaren langilegoa. Axuriaren merkatüari dagokionez, Españako krisi ekonomikoaren gatik arrenküratürik agertzen da jadanik kooperatifa, nahiz eta igaran urtean ber perspektibekin merkatüa hein batetan hon izan zen. Pusketan saltzen den axuriaren merkatüan bere esperantxak ezarten dütü, etekin haboroenik emaiten dütüan merkatü horren garapenean sinesten beitü.

Entzün Peio Quihillalt eta Jakes Sallaberremborde, Axuria kooperatifako bi ardüradünak :

Geroa egün prestatzen beita, Xiberoko Bortüaren geroaren gogozkatzeko, Xiberoko Botingoak Paueko Laborantsa Kanberako partaidegoarekin diagnostiko bat egin dü. Diagnostikoan, hiru sail nausi agertzen dira, belharraren erabilpena, ardi jeistea, eta olen antolatze juridikoa. Belharra ber heinean baliatürik izan bada bortüan azken 20 urteetan, olen erabilpen kolektiboa franko kanbiatü da eta ardi jeistea ere azkarki ttipitü da. Azken püntü hortan agertzen da gaüzak kanbiatzen ari direla, gazteek bortüko ardi jeisteari lotzeko nahiküntea erakusten beitüe berriz. Olen antolakuntza juridikoari dagokionez, leheneko arrauak egokitü behar dira, bereziki olen parteliantak ez beitira haboro egünko baliazaleak eta egin züen ahozko tratüek ez beitüe balio jüridikorik. Azkenean, agertzen da ere olek balio ekonomikoa begiratü düela. Bortüaren erabilzaleekin hasirik izan diren bilkürak jarraikiko dira azaroa hatsarreala eta hortik harat proposamenen araberan xedeak eraikiko dira.

Entzün David Tourreuil, Xiberoko Botingoako teknikalaria :

Montpellier Agro Sup eskolako ikasle zonbaitek 15 egün Xiberoan igaran düe, laborantsaz ikerketa baten eramaiteko. Maulerik Ligi artino etxez etxe joaitez, inkesta egin düe. Aitzinetik haütatü gabe, berrogei laborarien gana joan dira laborantsa eta hazkuntz mota ezbardinen ikertzeko. Ikasleek urte bateko formakuntza bat jarraikitzen düe, garapen aholkülari izateko. Beren formakuntzako metodologia baliatu düe heben bürütü düen inkestaren eramaiteko. Erran deiküenaren arabera, orohar,  frantziako beste bortüko eskualdeer konparatüz, hebenko laborantsa orano zinez bizi da. Etxalte hanitx atzamaiten da, alkarlana ageri da eta alkarte mündüa garatürik da. Baliatü düen metodologiaren erabilteko interesatürik agertü dira jadanik, etxalte ttipien geroaz gogoetatzen düen hebenko egitüra zonbaitekin.

Entzün Isabelle Tousard Montpellier Agro Supeko formazailea :               

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan