XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Previous Next

Mauleko herriko etxeak sos lagüngoa bat proposatü nahi dü Mauleko herritarrer eta alkarteer.

15 000 eurorekin presentatürik izanen diren xedeak sustengatüko dütü.

Xedea Mauleko herrian bürütürik izan behar dü eta herritarrentako baliagarri izan.

14 urtetarik goiti parte hartzen ahal da eta izen emaiteak zabalik dira üztailaren 30 arte. Projet desberdinak setemez soeginik izanen dira.

Epaile mahaiñan 6 hautetsi, herriko 2 langile eta herritarren 3 ordezkari izanen dira.

Izen emaiteak herriko etxean egiten ahal dütützüe edo mailez : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidilat idatziz.

Jean-Patrice Bassano hautetsiak xehetarzünak emaiten deikü :

Previous Next

Aspaldikoa da arrabotüaren arra eraikitzeko xedea Mendikotan.

Pelota federazionearekin harremantean sartü ondotik,Tequio alkartearekin xedea muntatü düe herriko haütetsiek. Ürbanista alkarteak, herritarren beharrak bildü dütü eta etchecopaia eraikuntzaren kantean, güne desberdinak proposatü dütüe. Arrabotü berri bat, txostaka güne eta petanka güneak rugbi zelaiaren kantean sortüko dira.

Hortaz gain, bazter ützirik zen sagardoi bat arra biziaraziko da üztarro arte plastiko alkarteak lagüntürik. Erakusketak proposatzea dateke helbürüa.

Esküaldeko eta departamentüko lagüntzak biltzeko dozierra presentatü eta baieztatürik izan da.

Aurten jadanik lehen ürratsak abiatüko dira. Herritarrek, haütatü komizione batetan parte hartzen ahalko düe xedearen joanarazteko.

Güne berri horrek herritarren arteko harremanak azkartü gei dütü.

 

Haütetsi den Julien Lucuix :

Previous Next

2017an hauteskunde denboran Emmanuel Macronek Algerian zelarik kolonizazioa gizaki krimen bat zela erran züan.

Geroztik Algeriako kolonizazioa eta gerlaren memoriaren üngürüko txosten bat galtegin züan, bi herrien arteko harremanak emeatzeko eta indartzeko.

Benjamin Stora, Algeriako kolonizioko historialari famatüak bere abisa urtarrilaren 19an ützüli dü. Hontan dio barkamen ofizialak ez direla beharrezkoak, bena bai historia mingarri hori ikertü eta erakatsi behar dela Frantzian eta Algerian.

Abis horrek eztabaidak sortü dütü, izan Algeriako eta Frantziako historialarien artean.

Jean Louis Davant, Algeriat igorririk izan zen beste 2 000 eüskaldün gazte bezala, historialari gisa bere abisa eman deikü :

 

 

 

Previous Next

Gaü eskolako ikasleek üsatü beno haboro eüskararen emaiteko parada dükie apiril hontan !

Apirileko bakantzetan Xiberoko Gaü eskolak ikastaldi bat antolatzen dü.

Egün osoan, hots goizanko 9tarik arrestiko 5ak arte, eüskaraz mintzatzeko , ikasteko eta besteekin emaiteko parada dükie.

Kontextü berezi hontan nola antolatü diren esplikatü deiküe Gaü eskolako langileek :

J.Louis Belhartz, 30 urteren bilana

« La République » aldizkariak hosto bat üngüratzen dü emeki emeki.

1993az geroz, kasik 30 urtez erauntsi dü Jean Louis Belhartz’ek kazetalari gisa.

Lan horri esker Xiberoa ezagütü dü, eta ohartü nahiz eta ttipi izan esküalde bizia dela!

Jean Louis Belhartz:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan