XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Mendikoa eta SICA NAM laborarien kooperatifen bateratzea ofizializatü da astearte goizan Urdiñarben egin den biltzar nausian, eta ondorioz SICA NAM, kostaldean kokatüa zen kooperatifa, urtu da Mendikoan. Erran behar da SICA NAM-en egoera larritzen ari zela, bereziki Baionan züan saltegiala geroz eta jente apürago ibiltzen beitzen. Laster beraz Baionako saltegia zerratüko da eta Uztarritzekoa aldiz haunditzeko xedea dü Mendikoa kooperatifa. Sohütako saltegiaren haunditzeko lanak ere hasiak dira jadanik eta apirilan ateak zabaltü behar lütüzke.
Jean Claude Inxauspe Mendikoako presidenta :

2015eko laborantzako sasoineko lan eskeintzen aurkitegia plazaratü berri dü ADEFA alkarteak. Berogei orrialdeko libürütto hontan, lan eskeintzak, ekoizpen arloka sailkatürik dira, zer sasoinean agertzen den langilegoaren beharra eta nor diren enplegatzaileak. ADEFAk bestalde, langile potenzialen formakuntza beharreri ihardesteko, xehetarzünak ekartzen dütü eta sos lagüntzen aurkitzeko ere bere lagüngoa ekartzen dü. Aurkitegian ez badira oraino lan eskeintza güziak agertzen ere, gehienak agertzen dira eta Pauen den ADEFA alkartearekin harremanetan sartzez edirenen düzüe aurkitegia dohainik.
Isidor Heguy ADEFAko presidenta :

Ipar Euskal Herrian, Sagarondoaren üngürüan lan haundia eramaiten dü azken 25 urteetan Sagartzea alkarteak, mota zaharrak beresküalatzez eta formakuntzak eskeintzez. Azken 15 urteetan 700 bat sagarondo lantatürik izan dira eta üdürriala geroz eta jente haboro interesatürik agertzen da ekoizpena hortaz. 2014an 387 tona sagar iragan dira Eztigar kooperatifatik. Erdiarekin sagar jusa, eta sagardoa egin da eta beste erdia Hego Euskal Herrian eta Korzikan saldürik izan da. Garapen perspektiba ederrak agertzen dira eta sormarka baten sortzeko gogoeta ere zabaltzen ari da. Sagarondoen lantatzeko sasoina beita Sagartzea alkarteak sagarondoak saltzen dütüala oritarazten deizüegü eta formakuntza egünaldi bat ere proposatzen dü otsailaren 14ean. Goizan Donaixtin eta arrestitan Itsasun. Bi proposamen horietaz xehetarzünen ükaiteko edo izenen emaiteko deit 06 10 12 81 76.
Pantxika Maitia :

Barkoxeko Nissibart etxalteko lürren üngürüko aferan, Robin Martinet gaztearen instalazioaren alteko deliberoa hartü dü Safer egitürak. Prozedürak bi urte iraun dü. Epe hortan frogatü behar izan dü bere instalazio xedea bideragarria dela eta sürtüt etxalteari lotürik diren lür güziak behar dütüala xedearen garatzeko. Bidea oraino lüze dateke, lehenik lürren erosteko 15000 euro falta beita. GFA Nissibart-en alteko gaüaldiak antolatüko dira aurten ere. Bigarrenik lan franko badateke oraino lan tresnaren pikuan ezarteko eta Robin Martinet-ek esperantza dü, 2016an egiazki laborantzari lotzen ahalko dela.
Robin Matinet :

Nouste Ekilili kooperatifa, koltza eta ekililiekilan eginik olio ekoizpena Ipar Euskal Herrian garatzen ari da. Kooperatifa jadanik düala lau urte sortü zen eta hamabost kide dütü egünko egünean. Kooperatifako kideek, berogei ta hamar hektare koltza eta ekilili lantatü zütüen iragan urtean. Hortarik berogei mila pinta olio eta ehün ta hamar tona turto ekoiztü dütüe. Orai artino olioa, gehien bat itsasontzi eta kamionentako egartzen bazen, geroz eta haboro janarientako olioaren merkatüan sartü nahi dü kooperatifak. Iniziatiba horren hobeki ezagütarazteko, formakuntza egünaldi bat proposatzen dü EHLGanbarak, otsailaren 2an astelehenarekin. Alorrak nola eraman, turtoa nola sartü kabalen errazioan, eta olioa nola ekoiztü aipatüko da besteak beste. Goizan Burgue-Erreitin eta arrestiritan Gabadin, bi etxalteetan eginen da formakuntza eta bietarik batean olioa ekoizteko atelierraren bijita eginen da. Izenak eman behar dira lehen bai lehen deitzez EHLGanbarara.
Jean Jacques Prebende kooperatifako presidenta :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan