Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Mula Nazrudinen ipuinak 2011 2012
Emankizüna
25. kantoreetik goiti
Artxiboan



Xiberoko laborantzaren geroa, jente hanitxen arrenküra dela frogatü da, neskenegün goizan Irabarneko gaztelüan iragaiten zen biltzarrako parte hartze haundia ikusirik. Laborari gazte, ez hain gazte, emazte, haütetsi ala herritar, 200 bat jente hüilantü zen. Eztabadak lekü haundia hartü züan eta lürra, instalazioa, transmizioa, Mauleko hiltegia baita ere laborariaren errebenioa bezalako problematikak jorratürik izan ziren. Orohar, laborantzaren geroa ez dela bakarrik laborarien arrenküra azpimarratürik izan zen eta aterrabideak laborariak eta jentartea mobilizatüz atzamanen direla gehitürik izan zen. Neskenegüneko biltzarra Xiberoa Herri alkargoak lüzatürik lehen hitzordüa zen eta oso emankorra izan zen. Ondoko sei hilabeteetan gogoetak jarraikiko dü, kooperatifa, Cuma eta beste laborantzako egitürekin eta 2016eko bedatsean proposamenak eginen dütü alkargoak, laborantza politika baten zütik ezarteko.
Laborantza politika baten eraikitzeko xedez, Xiberoa Herri alkargoak, larrazken hontan eta dagün urtean eginen den alkarikusaldi eta eztabadakatze ziklo bat abiatüko dü.
Maidalena kaskoan egin da lurzaindiaren besta eta jentea ederki bildü da lürra zaintzeko eta laborarien instalatzeko lan egiten düan egitürari süstengüa ekarteko.
Txorien migrazio egüna markatüko da igante hontan Iratin eginen den egünaldi bereziarekin !
Lürra bestatüko dü Lurzaindiak igante hontan Maidalenan (denbora txarra baldin bada Altzaiko gelan). Besta giroan bere aktibitateen berri emaitea dü xede. Lehen GFA Lurra eta orai Lurzaindiaren lanari esker, 18 etxalte zalbatü dira, hots 300 hektara lür, non ere 26 etxetiar bizi diren. Hori dena jendartearen mobilizazioari esker egin da eta erran behar da orano franko mobilizatürik egoiten dela. Horren proba dügü, urte hastarrean Lurzaindiak abiarazi züan sos biltze kanpainaren emaitza.

