XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Euskal Xerria hazkuntza saila osagarri honean da eta garapen prespektibak eskeintzen dütü. 2013an, 18 xerri sortzaile eta 100 bat gizentatzaileekin, 2200 xerri ekoiztürik izan ziren. Aurtenko 3000etara heltzea da xede. Hortarako Euskal Xerria hazkuntza sailak hazle berriak txerkatzen dütü.
Mixel Manhiaguet Müskildiko hazlea :


Elodie Lannux Euskal Xerria alkarteko teknikalaria :

Xiberoko Mendi botingoa edo sindikatak egiten düan lana positiboki baloratzen düe, sindikataren eremüan mendia erabilten düen artzain laborariek, eta mendiaren kudeaketa lan hortan, lehentarzünez jarraik dezala agertarazi düe, berriki egin den inkestaz.
David Tourreuil botingoako züzendaria :

Idauze-Mendiko CAOSO kooperatifak, haragiaren pikatzeko atelier bat sortüko dü Maulen. Hortarako, leheneko ISPAC lantegiko eraikinearen parte bat berantolatüko dü, axuri, ardi, behi eta xerrien pikatzeko. Haragi güzi hori, poltsetan eta barketetan paketatuko da, saltegi haundietan saltzeko asmoz. Millioi bat euro inbestizamentü eginen dü eta lauzpabost lanpostü sortüko dütü hatsarre batean hamaretara heltzeko esperantzarekin. Lanak hiruzpalau hilabete barne hasi behar lükee eta urte bat iraunen düe. 
Jean Marie Etxegorri züzendaria :

Barkoxeko Nissibart etxalteko lürren erosteko, urte hatsarrean sortü zen Nissibart GFA delakoa bide honean da. Bildü behar diren 75 euroko 784 parteen erdia atzamanik izan da jadanik. Lürren erosteko xedea, SAFER-aren komizionean aztertürik izan zen urte hatsarrean eta deliberoa hartüko da dagün azaroan eginen den bigarren jüntaren ondotik.
Robin Martinet xede eramailea :

Xiberoko Axuria koperatiban, Bazkoko merkatüa hona izan da. 10 000 axuri joan dira Parise, Alemania, Belgika, Zuizia edo ere Inglaterrala. Marka, orano usantxa xaharra jarraikitzen dela eta axuria jaten dela Bazkoz ! Ata, sasu atsarrea txarra izan zen, Egüberriz ez zen beste urtetakoa egin, arrazua, Hego Eüskal Herrian eta Espainako merkatüa ez zelakoz izan üsatü bezalakoa krisia zelakoz. Xiberoko 220 laborariek ekarten dütüe beren axuriak kooperatibala. Bazkoz saldu axuriak 3 euro eta 50 zentima kiloa pakatürik izan zaitze…
Peio Quihillalt kooperatifako bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan