XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Xiberoko eta Baxe Nafarroako Oihan Pribatü Jabeen bi adarrak batüko dira algarrekin lan egiteko. Ikusiz Xiberoan egin lana nolakoa den, Baxenafartarrek alkartzeko nahia erakutsi düe, Maulen egin den Oihan Pribatü Jabeen biltzar nausian. Biltzarrean agertü da, laborariek dütüen oihanetaz interes güti erakutsirik dela, ez direlakoz berehala errebenio esküratzen. Laborari ez direnak dira oihanaz interesatzen, ez bortxan sos egiteko bena haboro üngüramenarentako eta bazter berde baten etxekitzeko gogoarekin.

Entzün  Panpi Caldumbide Baxe Nafarroako Oihan Pribatü Jabeen alkartekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ardi Bürü Beltx arraza eta mendiko sistemak süstatü nahi dü "Buru Beltz" alkarteak. 120 bat kide biltzen dütü eta animazaile bat enplegatzen dü. Bürü beltz arraza salbatü nahi dü alkarteak, nahiz eta ezne gütiago emaiten düen, ardi horik dira leküko mendier hobekienik egokitzen. Hortarako, Urdiñarbeko Ardi Zentroarekin eta Zentroan ez diren artzainekin, bürü beltzen haütatzeko metodo bat bidean eman düe, düala hilabete zonbait. Beste lan bat bidean dü "Bürü Beltx" alkarteak. "Eüskal Herriko Artzainak" alkartearekin eta CFPPA artzain formakuntza zentroaren lagüntzarekin, esprabü bat abiatzen düe, üdan artzain egonen diren gazteer, negüan ere lan baten atzamaiteko. "Baionako Komerzio eta Indüstriako Kanberarekin" harremanetan dira, agro-elikagai sailako enpresetan negüko lan atzaman dezen aztertzeko.

Entzün Ximun Lucu eta Beñat Molimos "Buru Beltz" alkarteko kideak : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

INAO (Institut National des Apellations d'Origines et de qualité)- Sor Markako ardüradün zonbait Eüskal Herrian ta Xiberoan ziren, Ossau-Irati sormakako arauaz püntü baten egiteko. Alde batetik, arautegiaren aplikazioa zertan den ikusteko bildü dira Ossau-Irati zindikatako ordezkariekin eta bestetik, eztabada eraman düe ekarriko düen kanbiamen proposamenen üngürüan. Biarnoko Pont-Long eskualdea sormakaren eremüan sartzea, bortüko gaznari ezagütpen bereziaren eskentzea, gazna axalen gaineko markak eta indüstrialek azalaren gainen ezarte dütüen kontserbadoreak izan dira besteak beste aipagei martxo ondarrean. Orokorkian, aipagei haboroenetan oro ados jarri dira salbü beste gei zonbait baratzen direla lantzeko.

Entzün Frantxoa Irigoien Ossau-Irati sormarkako zindikateko lehendakaria :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Patrice Chassard INAOko lehendakaria :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Yvon Bochet INAOko inkesta batzordekoa eta Beaufort sormarkako lehendakaria. Nola Beaufort-en salment xüxena garatü düen ?

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

“Ganagerre” Santa Grazin eta “Zihigolatze” Iratin, bi olen arraberritzeko, Xiberotarren emankortarzünari dei egiten dü Bortükariak alkarteak, egiten düan harpidetza kanpaina edo suskripzionearen bidez. Sos lagüngoak izanik ere, alkarteak ez dü aski sos lanen koste osoaren bere gain hartzeko.  Bakotxaren ahalen araberako lagüngoa ekarten ahal da. Mauletarrek herriko aldizkarian edirenen dütüe xehetarzün güziak, beste herri güzietan postaz esküalatüko dira suskripzione paperak. Santa Graziko “Ganagerre” olaren lanak bedatse ürrentzea gabe hasi behar lükee eta “Zihigolatze” ola zaharrekoak dagün urtean.

Entzün Jean-Claude Séhabiague Bortükariak alkarteko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Azken 3 urteetan, Sagartzea alkarteak Xiberoan eraman düan lana ürrentzeala doa. Alde batetik, adarren mozte eta txertatze formakuntzak eskentü dütü, bestetik, Xiberoko sagarondo ezberdinak bildü eta izentatü dütü. Ürrentzeko martxoaren 23an neskenegünarekin 35 sagartze lantatürik izanen dira Agerriako lürretan Maulen. Ondotik, hiruzpalau urteen bürüan lehen sagarrak ekoiztüko dira eta nahiant güziek adarxka zonbait mozten ahalko düe beste sagartzen txertatzeko. Sagartzea alkarteak hitzordüa emaiten deizüe martxoaren 23ko goizanko 9.30tan Agerrian züen bürdüinpalekin.

Entzün Pantxika Maitia Sargartzea alkarteko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan