Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Herrien bisita
Emankizüna



Ardi sailaren 10. Assisak Barkoxen eginen dira, ürrietaren 16an ostegünarekin.
Biriatutik Santa Grazira, Eskualdeko Parke Natural baten sortzeko ürratsetan da Xiberoko Botingoa, Euskal Mendia eremüko beste partaideekin. Bortüaren kudeatzeko errestarzüna eta ororen gainetik sos lagüntza haboro ekarri behar lüke, Frantses Estadoa eta Akitania eskualdearekin izenpetüko den konbenioak. Horren berri emanik izan zen, iragan neskenegünean Iratin egin zen Botingoaren biltzarrean. Haatik, biltzarrean azpimarratürik izan zen, Eskualdeko Parke Natural-ak ez düala deus ikustekorik Parke Nazionalarekin, hots ez dütü azken honek dütüan trabak ekartzen. Bestalde, ihizteka solas izan zen ere eta jakinarazirik izan zen entxerak egin direla dagün urtean.
Ürzo sasoina hüilantzen da eta laster aidekagietan, kabanetan ala saretegietan ihiztariak lüma grisdünaren aidürü dirateke. Aurten Urdiñarben, Naphaleko saretegietan baizik ez da ürzoa atzamanen, Gatagorenaren zerratzea erabakirik izan beita, ez delakoz ürzorik hortik orai iragaiten, haboroziz ihizlarik. Audela, arrenküra gaitza bada Garraibiko bidean. Iragan üztailako ebiteen ondotik, bidea eramanik izan zen partez. Bide hortan kurritzeko lanjerüs delakoz, herriak erabaki dü bidearen zerratzea. Hor bizi direner eta Naphaleko ihizlarier baizik ez da zabalik izanen.
Ossau Irati sormarka sindikataren sektoreetako biltzarrak egin ziren iragan astean. Berri hon bat zabaltü zen lehen lehenik. 2012an sormakako gaznen salmenta ehüneko bostez emendatü zen. Ildo berean jarraikitzeko promozione kanpaña berri bat eginen dü sindikatak, Frantsez telebixta kate zonbaitetan baita interneten, ürrietaren 8tik 18ala eta azaroaren 19tik 29ala. Orotara, 712000 euro ezarriko dütü. Ossau Irati sormarka sindikataren
Artzain gazteen departamentüko konkurtsoa, ürrietaren 2an ostegünarekin iraganen da Xiberoan, Berrogaine-Larüntzeko laborantza lizeoan, goizeko 9:00etarik arrestiriko 15:00etara. 
















































