- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 1964
Genomika, artzainen zerbütxüko.
Aveyron eta Korsika eskualdeak baita ere Pirineo Atlantiko departamentüa, aho batez mintzatü dira, iragan ostiralean Urdiñarben egin den Ardi Esnadüraren Komitearen biltzar nausian. Zentzü berean joaiteko nahikuntea erakutsirik izan da, izan dadin genetika mailan hasi lanaren aitzina eramaiteko, edo hazleer ekartzen zaien süstengü teknikoan ala ardi elikadüraren hobetzean. Haatik, komitearen bozeramaileak damütü dira, erabakitzaileen etzean, komitearen lanak pairatzen düan ezagütza eskasaz eta “Ardi esnadünekin, bihar artzaina”, artzaingoaren ofizioaz egin den txostena, sortü bezain fite lürpealatürik izaiteaz. Alkar lanaren aitzinatzeko, 2014-2017 egitasmoaren sortzeko urte ondarra gabe adostü dira.
Entzün Eñaut Haritchelar :