XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Segürtantxa soziala züzenago eta alkarkideago baten aldarrikatzeko bildü dira ELB eta Biarnoko Confédèration Paysanne sindikateko berrogei bat laborari, Paueko MSA - Laborantsako Segürtantxa Sozialako egoitzaren aitzinean. Bi sindikaten araberan, laborari ttipi hanitxek geroago eta nekezi handiagoak dütüe beren kargü sozialen pakatzeko. Haietarik zonbait ere, auzitan ezarririk izan dira ez beitütüe kargüak pakatzen ahal. Bi sindikatek prozedüren eküratzea galtatzen düe. Kargüen kalkülatzeko moldea berriz ikusirik izan dadin eskatzen düe. Hortakoz depütatü eta senatürer hersatüko dira ondoko asteetan, hurak beitira lege egileak. Bestalde, bi sindikatek laborarier dei bat lüzatzen düe, jünta ditian beren ekintzari.

Entzün Marie-Claire Leurgorry ELBko kidea :

Kalamü edo chanvre alhorrak hedatzen ari da departamentüan, bereziki Biarnoan, geroan beste zereala zonbaiten ordari izan daiteke. Kalamü belar hori industriarentako lantatzen da. Azken bizpahiru urteetan Euralis kooperatibak büiltatürik, aurten 200 hektara lantatü dira. Kalamüaren azi bihiak baliatzen dira, txori bazka edo olioaren egiteko. Zankoa aldiz, erabilpen hanitx dütü, bereziki eraikuntzan. Bestalde, kalamüa lantari oso ekologikoa da, hurtatzerik ez beitü galtatzen, ez eta tratamentü kimokorik. Ekonomikoki ere kontütan hartzekoa da. Aziak 750 € tonakal erosirik dira eta zeiharmenak 120 € tonakal. Zerealen prezioak, ezpekülazioaren ondorioz gora beitira mementoan, ez dü kalamüak oranokoan lehiatzen ahal, bena pentsatzen ahal da, arto hurtatzearen baldintzak gogortzen baldin badira, kalamüa, ordezko kültüra bilaka daiteke.

Entzün Christian Matheux Salbaterrako Euralis enpresako ardüradüna :

Departamentüko Bortüen Alkargoak (Groupements Pastoraux) eta Bortüko Lürren Alkarteak (Associations Foncières Pastorales) biltzen dütüan federazionea sortü da iragan maiatzaren 23an Ahüzkin. Federazionearen beharra agertü da pezü haboro ükeiteko konzertazionetan eta erabaki egitüretan. Departamentüko Laborantsa Kanberaren bortü sailako lagüngoa ükenen dü, administrazione, animazio mailan eta teknikoki xedeen egiteko. Federazionea koordinazione eta algarrizketa güne izanen da eta ordezkatürik izanen da Departamentü mailako egitüretan. Maiatzaren 23ko sortze biltzarrean, Baxenafarroa, Xiberoa eta Biarnoko ibar güzier ordezkaritza bat eskentzen deien Administrazio Kontseilüa osatürik da eta Françoise Pitrau Atarraztarra lehendakari izentatürik izan da.

Entzün Arño Etxebarne Agia Bortü Alkargoako diharüzaina : 

Urtean 400 laborariek beren bürüaz beste egiten düe ! Hona zer zenbaki harrigarri plazaratü düan, gei hontaz inkesta bat egin düan Franche Comté eskualdeko Laplante bedeziak. Zenbaki arrenküragarri honek behartü dü MSA laborantsako segürtantxa kütxak plangintza baten xütik ezartea estatü mailan, helbürüa delarik aski goizik ikustea laboraria zertan den. Lan hanitx eta baldintza gogorrak, bakantza güti edo batere, bakartarzüna, arrenküra ekonomiko eta beste… Arrazuak ez dira eskaz eta hori bürü egiteko, xütik ezarten ari da prebentzio plan bat. Plangintza honen bidez, lehenik sare bat egin nahi da eskualdeka jentetaz ahal bezain huillan. Bestalde, honkirik diren familier lagüntza baten ekartea helbürüetan da.

Entzün Gilles Riaud MSAko züzendaria :


Entzün Laplante bedezia inkesta egin düana :

Peko bazkak debekü diren artean, bortüa beharrezko zaio laborariari, bena behar honek bazkagiak kargatzen dütü, bereziki Ahüzki altean. Behi eta ardiak alkar konpontzen balinbadira, montüren presentziak neke haboroxe sortzen dü. Geia konplikatü da eta geroari so, honi paratzea beharrezkoa date. Bestalde, jentartea honkitzen düan krisak laborariak antolatzea behartzen dütü, « CUMA » bezalako tresnak baliagarri zaitze eta leküan gizentarazi, ehorazi eta xüxenka saldü behiek, elkibide bat ekarten deie laborarier eta Xiberoari hats bat ekarten ber zoinean.

Entzün Jean-Marie Queheille Iragai Altzürüküko laboraria eta Xiberoko Botingoako ordezkaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan