XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Argazkia : Laurentx EtchegoinMillioi bat eta sei ehün mila ürzo kontatürik izan dira aurten Ürrüña eta Biarnoaren artean. Ihiztarien federazioneak erran deikünaz, entrebaleko urteetan sailkatzen ahal dela aurtenkoa. 2012ari konparatüz millioi bat ürzo gütiago kondatürik izan dira bena 2011an beno ehün mila haboro. Ürzo gehienak Eüskal kostaldean iragan baldin badira, azken urte horietan ez bezala, Ossau ibarra artino ere pasajea izan da aspaldiko partez. Bena kontalarien memorian egonen da ürrietaren 31a, egün bakar batez millioi bat eta ehün mila ürzo kondatürik izan beita.
Patrick Loustau Naphaleko ehiztaria :


Pilla Idiart Oxkaxeko ehiztaria :

Baigorri eta Hazparnetik landa, Gameren Xiberoan dateke ELB laborari sindikataren gazte adarrak antolatzen düan Kafe Instalazio delakoa. Laborantxa mündüari interesatzen bazide edo instalatzeko xedea baldin badüzüe edo düala güti instalatü baldin bazide, behar diren informazioen biltzeko parada eskeinirik zaizüe. Goxoki eztabadakatzeko, galderren pausatzeko, bakoitzaren pentsamoldea edo esperientzia adierazteko leküa izanen da denentzat, azaroaren 6an ostegünarekin gaüko 20.30etan Gamereko Aguer ostatüan, ELB Gazte antolatürik AFI alkartearen lagüntzarekin.
Erramun Etxecopar ELBko kidea :

Argazkia : Artzen Letona.Ardi eznadünen sailako partaideak bildürik ziren iragan ürrietaren 31an Xiberoan, Irabarneko gaztelüan. Ezne eta gazna ekoizpena ehüneko 4ez emendatü bada, ekoizteko fresen emendatzeak bilana baldintzatü düala erranik izan da. Ezne ekoizleen errebenioak, etxalteka, bataz beste 4000 euroz ttipitü dira. Hala izanik ere, ardi eznadünen sailako ardüradünek konfidantza etxekitzen düe eta esperantxa düe azaro erdian, Ossau Irati sormakaren promozionearen egiteko, telebixtan abiatüko den kanpañak frütüak emanen dütüala. 
Beñat St-Esteben Interprofezionearen lehendakaria :

Algar Etxeki, Xiberoan laborantzako ordezkatze zerbütxüa antolatzen düan alkartearen urte biltzarra egin da iragan astean Lakarrin. Alkarteak, berehün ta berogei ta lau kide zütüan, eta aurten beste hamabost jüntatü dira. Ixtripüen gatik lau ordezkak eta beste bederatzü eritarzünen gatik, orotara bi mila bederatzü ehün ta berogei ta hamabost oren ordezka kudeatü dütü. Azken urtetan zailtarzünak dütüe leküko ordezkarien atzamaiteko eta ondorioz  bide gastüak emendatü dira. Algar Etxeki alkarteak aholkatzen dü laborarier, ordezkarien txerkatzea beren üngürünean fres horien ttipitzeko gisan. Erretretan direnak edo etxeko gazteak ere ordezka sisteman sartzen ahal dira.
Christine Etxebest alkarteko kidea :

2012-2013a urte zaila izan da Idauze-Mendiko CAOSO kooperatifarentzat. Biltzar nausian presentatürik izan ziren kontüak 10000 euroko defizita erakutsi züen eta kidezionearen aldetik, zortzi hazle berri sartü baldin badira kooperatifan, 13 joan dira. Ondorioz bost mila axuri gütiago ekarririk izan dira. Hala izanik ere, kooperatifak ez da xede eskasean bere egoeraren hobetzeko. Saltzen dütüan axurien ehüneko 95a Españan saltzen dütü CAOSO-ak eta merkatü bakar baten menpe ez egoiteko, Donibane Garaziko kabale ehotegian axuri haragia pikatzen dü orai, beste merkatüen hunkitzeko eta orai ISPAC enpresa ohian haragi pikatzeko beste atelier baten sortzeko aztertzen ari da Axuria Kooperatifarekin.
Jean Michel Armagnague CAOSOren lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan