XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

düala 50 urte lür ikarra

Bada 50 urte orai Arette-eko lür ikarra agitü dela. Eraikuntza andana bat phorroki zütüan biarnoan eta Xiberoan, hil bat ere izan zelarik. Azken ehün urteeko lür ikhara handiena izan zen 5.5 ekin Richter famatüaren zürübian. Xiberoa iharrausirik izan zen , partikülarzki Basabürüa Biarnotik hüllan den partean, besteak beste Montorin. Joseph Baqué Montoriesa eta Iruriko Etxahunean ezkontü den Rosette Bordaçarre Etxahunek bai eta bere senarrak nola bizitü züen egün hura erraiten deiküe:



Etxalde berezi baten bijita Garindainen, ardi bai bena arrautze ere bai..

2011az geroztik Olivier Latcherek Garindaineko Goihenetxea etxaldearen jarraikia hartü dü. 50 ardi begiatü badütü, ollo arrautzeetan abiatzea erabaki dü. Arrautzeak, etxaldea bezala bioaren sailan da. Audela salmenta xüxenarekin ari da, hori beita bere ustez ontsa bizitzeko manera bakarra. Etxaldearen bijita bat egin dügü:

Hazleak arrahasteko prest, bena ahateak ments!

Hazleak arrahasteko prest, bena ahateak ments! Sanotzeko hüsteen ondotik, ahate hazkuntzetan berriz abiatü dira zonbait. Haatik, denbora hartüko dü, ahate hüme eskazarengatik! Hegazti griparen ondorioz, 12 miliu ahateen eskaza bada. Ahate hümeak jiten dira Loire eta Charente Poitou esküaldetarik eta ez da horietarik aski, galto güzier ihardesteko. Bi hilabete hartü behar lüke denak berriz ontsa abiarazteko. Bestalde, 3200 ahate beno haboro baden hazkuntzetan, aterbean hazi beharko dira oraitik aitzina, bena ez da argi hori nola plantan ezarriko den. Bada ere lehiakidetarzünaren edo konkürrentziaren arrenküra, Bulgaria eta Hungariatik ahatekia jiten ahal beita. Evelyne Revel, St Gladieko ahate hazlea :

Etxalte ttipien ezagütza ofizial batentako züen lagüngoaren beharra

2008-az geroz ,Confédération Paysanne sindikatean, gogoeta bat eramanik da etxalte ttipiak ofizialki ezagütürik izan ditean. Giztaldi edo krisia baten ondotik etxalte ttipietan nekezia handiak izan ziren karga sozialen eta kanpoan erosi behar ziren bazken pakatzeko. Frantzian, hiru etxaltetarik bat ttipia da eta hauk ari dira desagertzen handiak beno zaleago. Audela, PAC delakoaren diharü lagüngoen partekatze sistemak etxalte handiak haboro lagüntzen dütü, ttipiak beno: hektareen eta kabalezionearen arabera emanik direlakoz. Arrazu horiengatik, etxalte ttipien ezagütza ofizial bat nahi lüke Confederation Paysanne sindikatak eta Eüskal Herrian ELB sindikatak lan hori eramaiten dü. Hortarako, laborarierdei egiten deie, beren bürüak ezagütaraz detzen. Laborari ttipi gisa sailaktürik izateko, hiru baldintza badira: 30 hektare lür eremü baliagarriaren ükeitea, 50 000 euroz petik diren saltzapenen egitea eta PACaren lagüntzak 15 000 euroren heinekoak izatea. Izenak igorri behar dira helbide hontara: Etxalte ttippiak bp 8 64470 Atarratze Xehetarzünak Erramun Etxekoparrekin:

Sarrikotapeko 'Xokoberri’ etxalteko laborantxa hazgian lehen baratzekiak salgei izanen dira ondoko egünetan. Urte hatsarrean, Xiberoa-Herri Alkargoak, sortü züan lehen laborantxa hazgia hori. Honen helbürüa zen laborantxan plantatü nahi düanak,güne hortan esprabüaren egiteko parada üken dezan, 2 edo 3 urtez. Alkargoak bera gain hartu dü etxaltearen plantan ezartea eta Trebatu alkarteak, aldiz, baratzezainen jarraikia. Gisa horrez dira 2 baratzezain lanean ari barantailaz geroztik eta 4 berotegietan, baratzekiak ejerki ari dira handitzen. Asteazken eta ostiralez, etxaltean berean proposatzen dütüe baratzekiak.
Marie eta Julien baratzezainak :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan