XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Hegazti gripari bürü egiteko, gobernüak hartü neürriekin ez da ados ELB sindikata ! « Neurri zorrotzek ez düe deusere balio ez bagira zinezko arrazuer lotzen !». Hona zer erran düan sindikatak, Domintxinen, Jean Michel Berho ahate hazlearen etxaltean egin prentsa agerraldian. Eüskal herriko hazle zonbaitek ez dütüe aplikatü nahi neürriak eta asümitüko düe legez kanpo izatea. ELB sindikatarentako, hazkuntza industrialarengatik da hegazti gripa hedatzen eta basa hegaztiek ez düe deusere ikustekorik. Bestalde, ELBk ez dü honartzen ber neürriak izan ditian, hazkuntza ttipi eta handientako. ELB-ek galtegiten dü, besteak beste, hazkuntza indüstrialen baztertzea eta sos lagüntzak emanik izan ditean ahal bezain laster kabalez hüstü behar izan diren hazkuntzetan.
ELB-ko Panpi Sainte Marie :

Departamentüan, laborantxako hiru ordezka zerbütxüek bat egin düe , Basco-Béarnais Ordezka Zerbütxüa izena hartzeko ! Bateratzearen helbürüa da : zerbütxüaren hobeki ezagütaraztea laborarier, laborantxako egitüren indarrak eta ahalak  biltzea ordezkatzeen hobetzeko. Hebentik aitzina telefona bakotx bat izanen da eta horrek lana aisatu behar lüke. Laborantxan nekezia hanitx bada eta zonbait egoera larrian dira sos aldetik. Hala, ordezkatzeak serioski ordezkatzeak kontütan hartü beharko direla erranik izan da bateratzean ! 2017-ko lehen xedea izanen da, banatzea sos lagüngoen partekatzea, MSA laborantxa kütxak emanen düana, laborarien ordezkazaleak hartzeko erabilteko. Zerbütxüaren ezagütarazteko kanpaina bat eramanen da, ez delakoz laborantxako üsantxetan ordezkari baten hartzea. Telefona zenbakia : 05 59 82 98 8505 59 82 98 85. François Lavigne, zerbütxü berriaren bürüzagia :

Urtarila hontatik goiti, hiri eta herrietan, debekatürik date belar gaixtoen edo palpeen kontreko puzuen egartea, berdegünetan. Erabaki honek, fitosanitario delakoen erabilzaleen %5 baizik ez dü honkitzen. Beste %95ak, laborariak dira eta horiek,aldiz, ekei kimikoen erabilpena %50az apaltü behar düe hebentik eta 2021arte hortan. Azkenean, helbürü hau ez da beteko, epea lüzatüko da eta gütitzearen heina, azkenean, %50az petik baratüko da. Alde hortatik, nahiz pretentzioneak apaltü, orokorrean tendentzia da, emeki emeki ekei kimikoen apürtzea, horik jentarteko arrenküra larri bilakatzen ari beitira.
Maite Goienetxe, BLE alkarteko teknikalaria :

 

Laborantxaren üzteko püntüan direnek, ez düe beren etxaltea handitü nahi direnen eskü ützi. Hori da agertü, Eüskal Herriko Laborantxa Kanberak eta Zürkatxa elkarte üztargoak antolatü segidaren hartzeen üngürüko egünaldietan. Halere üzleak, ez dira beldürrik gabe, segürtamena nahi düelakoz, harzalearekin ontsa konpontüko direla, eta beren etxen bizitzen jarraikitzen ahal dükeela. Hori gogoan, egünaldien eramaileak ohartü dira, etxaltearen harzalearena bezain bat, kontütan hartü behar zela, üzlearen errealitatea… 2017 hatsarrean, gogozkatze horiek segida badükee, besteak beste, “arranjamentü” eta etxaltearen prezioaz. MSArekin ere biltzekoak dira, kasü hontan, erretreta datekealarik lan ildoa.
EHLK-ko Nadia Benesteau :

 

Egüberriz axuri hanitx saltzen da, haboroxeenik Espainako merkatüan. Aurten ere Caoso eta Axuria kooperatibak lanpetürik izan dira 2016ko azken bi asteetan. Nahiz eta konkürrentzia edo lehiakortarzüna baden Greziatik eta Italiatik jiten diren axuriekin.  Entrepresa bakoitxarengana joan gira, egüberriko bildümaren egiteko, bai eta geroalako egingeien aipatzeko ere :
Caoso-ko Jean Marie Etxegorri :


Axuria kooperatibako Peio Quihillalt :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan