XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Eztiaren biltzeko sasua sasoa mehe izan da aurten. Bai denborarengatik bai eta ere "zinips" izeneko lozebiña batengatik. Txinatik jinik da hori eta gaztainatzetan egiten dütüen arraultzeen ogenez, gaztainatzea ez da lilitzen. Bestalde, denborarengatik akazia güti izan da aurten. Haatik, berri hon bakarrenetarik, frelon edo liztor asiatikoa arras gütitu dela güneka. Gaüzak nola igaran diren ikusten dügü erle beltzekin lanean ari den Jean Beaudéant Urdiniarbeko erlezainarekin:

Tabakoaren üzteko hilabetea delarik, honen ondoan, leküko tabako egileak ari dira beren mozkinaren defendatzen. 16-37 izenarekin leküko tabakoaren marka sortü zen düala urte zonbait eta horri esker, leküko ekoizleak hobeki pakatürik dira. Eüskal Herrian sei ekoizle dira, haboroxeenak Amikuze esküaldean,  Adour Garonne izena düan koperatiban biltzen dira. Audela, Akitaniako ekoizleen tabakoa natürala izatez, kalitate handikoa bezala hartürik da. Laborari etxetan interes ekonomiko hona düala dioie eta galto handia badelakoz  tabako egileak txerkatzen dütüe. Tabakoaren üzteko kanpainak beharrezkoa direla dioie, eta bakotxaren libertatea dela erretzea edo ez. Azaroko hilabete osoa, tabakorik gabeko hilabetea da eta Osagarri ministeritzak  sensibilizazione kanpaina bat eramaiten dü, Baionako ospitalean hitzordü desbardinak ere badira.
Didier Etxebest Mehaineko tabako ekoizlea :

Nahiz eta oroek biltzea ez orano ürrentü, erraiten ahal da, aurten entrabaleko urtea dela kiwirentako. Kantitate edo zionearen aldetik, nahiz eta sagarrak beno erregülarrago izan, kiwiretan ere gora beherak badira urtez urte. Igan urtean urte huna baldin bazen aurten ez da hala gertatü. Audela Peyrehorade aldean eritarzun bat hedatu da kiwi hollietarik jinik. Halere hebenko kiwiak ez dira hunkirik izan. Philippe Uthurralt :

2015eko argazkiaBadü urtea Lürzaindiak, Xiberoan, 2 etxalte erosi zütüala, 400 000 eurotan, 3 laborarien plantarazteko ; sos-biltze kanpaineri= esker, 200 000 euro bildü da akzionetan ; haatik, orano beste hainbeste bildü behar da eta hori 2017 ko urte ondarreko. Aste ondarrean, Ozazen süstengü bazkari bat egin da eta 60 bat jentek parte hartu düe. Lürzaindiak 3000 akzionedün edo partxuer dütü eta bere lana da lürren harat honatak zaintzea  laborarien instalatzen lagüntzeko. Lürzaindiak esperantxa dü HELEP edo Eüskal Herriko Alkargoa bakarrak gei hori serioski bere esküetan hartuko düala haütetsi zonbaitek hitzeman düen bezala. Edouard Exilart alkarteko kidea :

Ardi hazkuntzako odiziokoen artekoak edo interprofezioneak lan bat joanarazten dü 30 urte hontan esne egile, indüstriale eta koperatiben artean eta honen urtebürüa, eginik izan den ondoroztatzean, agertzen da eznezionea ber heinean egoiten dela, laborariak aldiz azkarki gütitzen direlarik ! 2700 ezne egile hatsarrean egün 1700 ehun direlarik. Ardi hazkuntza sailean izan ziren gailtzaldi edo krisien ondorioz sortü zen 1986 an, eta interprofezionearen helbürüa da, ikustea zonbat esne eta gazna ekoizten den, merkatüa nola den eta eritarzünak zertan diren. Ondoko ürratsa izanen da kontratüen plantan ezartea, eznetegi eta ezne egileen artean. Antolabidetze edo negoziazione azkarren mentüra izan behar lüke, aipatzen beita eznezionearen mügatzea prezioaz argitarzünik ez delarik oranakoan. Johañe Ajia Atarratzeko artzaina :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan